lunes, 23 de septiembre de 2024

TXIBIERROA


 

  


Txibierroa da asteburuetako goizeko potearen ikurra.
Txibierroa, oporren osteko normaltasunera buelta.
Txibierroa bizitza aurrera joan ahala funtsean ezer aldatzen ez dela egiaztatzearren.
Txibierroa haurtzaroarekin batzen zaituen katebegia balitz bezala.
Txibierroa aitak Bilbainan eskatzen zituenak ez bezalakoa.
Txibierroa, Donostian astero parrastaka erosten zenituenen oroitzapena.
Txibierroa, gero eta lausoagoa den etorkizun baten oharraren antzera.
Txibierroa, eta gainera izoztua. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRAULTZA-MINA

    Gasteizko alde zaharrean barrena nindoala pankarta honekin topo egin nuen ustebakoan. Hara, esan nion nire buruari, irailero bezala hai...