jueves, 4 de septiembre de 2025

"NI EZ NAIZ AURKA, BAINA EZ ETA ALDE ERE...!


 

   Ez ditu batere gustuko ditxosozko Palestinazaleok Vuelta a Españaren ibilbidean zehar Palestinako banderak nonahi jartzea.


Ez ditu batere gustuko Gazarantz doan "flotilla"ko kideak, Greta delakoa kasuko, bere ustez itxurazale hutsak direlako munduan pil-pilean ere dauden beste hainbeste gatazka aintzat hartzen ez dituztelako.

Ez ditu batere gustuko Palestinaren alde egiten diren protesta guztiak, dena urriak 7ean hasi zelakoan dagoelako, hortaz, bere ustez protesta egiten duten guztiok Hamaseko terroristekin bat datoz nola edo hala. Are okerrago, Israelgo gobernuari jaramon eginez gatazkaren errua musulman palestinoen fanatismoarena da argi eta garbi juduak kosta ahala kosta garbitu nahi dituztelako inolako motiborik gabe.

Ez ditu batere gustuko bestetzuek Gazakoa egunero eta egun osoan hizpidera ekartzea hirugarren munduko enegarren gaztaka aspergarri eta konponezina begitantzen zaiolako, beste bat bere zilborretik haratago bost axola dion mundu batean.

Izan ere, ez ditu batere gustuko justizia edo, gutxienez, errukia etengabean aldarrikatzen dutenok gogaitzen, nekatzen, alperrik atsekabetzen dugulako. Areago, bere bakea edo ongizatearen etsai gaitu arazoak baino sortarazten ez ditugulakoan.

Eta hala guztiz ere gure herrikidea da, eta guk bezala botoa emateko eskubidea du. Bai, eta betiere batere gustuko ez duenaren kontra.

Tamalez, aspaldi honetan bera bezalakoak nagusi izaten ari dira edonon.

Eta ez ahaztu inoiz, norbaitek "ni ez naiz aurka, baina ez eta alde ere" esaten dizunean, hau da, zapaltzailea zapalduaren pare jartzen dizunean, betiere zapaltzailearekin egoten denik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡VIVA LA TELE!

    Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...