lunes, 10 de septiembre de 2012

SANTA KRUTZEN EZPALEKOAK ETA ABAR



Oraintsu ikuskatzen ari nintzen nire liburu EL IMPOSIBLE PERDIDO idazteko erabili egin nuen Aramaioko euskarari buruzko liburu bat, non hiztun zaharren hizkeraren transkrizioak agertzen diren. Gustatzen zait izugarri aukera ezin hobea baita herri zein arestiko euskararen berri izateko, nola egiten duten euskaraz adina dela medio ikastolatik ez igarotako euskaldun zaharrek. Baina, filologia alde batera utzita, lekotasunok oso garrantzitsuak omen dira bizitzaren beste arlo askoren berri izateko ere bai. Izan ere, eta hiztunen adina betiere kontuan hartuta, eskeintzen diguten informazioa aparteko lekukotasuna da aspaldiko nekazal bizimoduaren gorabeherak asmatzeko. Izan ere, guk ezagutu ez dugun nekazal giroa ezagutzeko parara ederra da. Badira grabazio hauek aparteko agiri antropolojikoak. Eta baita sozio-logikoak ere, ezin hobeto erakusten badigute belaunaldi baten ikus/pentsalmodeak nolakoak diren funtsean. Badugu, gainera, gure nagusiak zein euren bizimodua nolabait ideializatzeko joera bizia, agian galdutakotzat hartzen dugulako, geurea baino gogorragoa baina aldi berean ere bakunagoa deritzogulako. Tamalez, batzutan ere testigantza hauek gure gaur egungo gizartearen zenbait ezugarri gogora ekartzen digute, gehienbat ezin diogulako parekatzeari utzi. Hona hemen, esaterako, Aramaioko agure batek Santa Kruz abade famatuaren kontura esaten diguna, hots, nola interpretatzen duen berak abadearen irudia oraingo ETAkoen aldean:

"Untzillan entierrue. Da entierruetik abixue ee estakit noa gabeko ordu... ulixe ordutako ara jueteko. Abarie(k) pe kontra jaukan. Abariei, e, inpuesto rebolusionario, itxurie antze ETAkuek eitten tzen moruen, abariei eskatu.

Berak ipinten auen?

Bai, ipini eiiten joan da dirue eskaketa(n) jutzan. Karo, nundibaitteti, e, sosteniru bi joan da. Da asko lontra jaukan. Da entzun auenien, e, Santa Krusek ori abixau tzela, entierruen, itxurie, abarien artien komestasiñue, ta etxeixat nok abixue ekarri tzen. "

Badirudi, hola irakurrita, aramaiotar agure horrek oso parekotasun zuzena egiten duena, sikieran ustekabean, San Kruz abade famatuaren eta ETAkoen artean, beharbada funtsean bata zein besteak enbor bereko ezpalak balira bezala. Beharbada diot, ez baitakit nik egiatan aramaiorraren ustea zen ala ez; baina, tamalez, badugu bibliografia nahikoa ideia hau jorratzen duena, San Krutz apaiza heroi modura aurkezten duena, bere garaiko liberal foru gorrotatzaile fedegabekoen kontrako borrokalari bezala, ozta-ozta abertzale aintzindari bat. Santa Krutz, haatik, ez zen euskal abertzale asko eta askok gutiziaturiko herri heroia, bere lehentasun bakarra erlijioaren nagusigoa sendotzea zen, ez zuen bestelako dotrina edo ideologiarik onartzen, eta hori zela eta gogor eta batez ere errukigabe jokatu egin zuen aurrean suertatu egin zitzaizkion guztien kontra, karlisten agintariekin besteak beste. Areago, bere garaian famatu egin baldin bazen egiatan hori izan zen etengabe erakutsi egin zuen bere etsaiekiko krudelkeriagatik, ez baitzuen inolako gupidarik haren fedearen areriotzat hartzen zituenekin. Adibideak, pasadizuak edota ondo gordetako agiriak multzoka daude aztertu nahi dituenarentzat edozein liburutegitan. Egon badaude etorkizunean ETAren egiazko nortasun anker eta rari buruzkoak egongo diren bezalakoak. 

Alabaina, badirudi gauza bat dela egiazko testigantzak, aztarnak, hots, agiriek-eta erakusten digun egia, hau da, intregrismoaren borrokalari sutsu eta bihozgabeko baten biografia, eta beste bat herri xehak maite duen kondairaren bertsio ilun, oker eta betiere apropos eramoldatua zenbaitzuen interesen alde egiaren gainetik, non iraganeko borreroak heroi aurkeztu nahi dizkiguten, besteak beste Orixek berak egin bezalaxe.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...