sábado, 1 de septiembre de 2012

ZER DELA ETA EZ HAIZ IXILDUKO!



Zergaitti etzaa ixilketan!! Esaten dotzat nire buruari, zergatik bota behar nuen behin bota eta berehala damututakoaz, zer dela eta denetarik zer edo zer esan behar, zertara etorri den zure aurreko horri bota diozun zirtoa, zer espero zenuen norbait ezustean eta debalde iraindu eta gero. Galdetzen diot bai nire buruari behin baino gehiagotan, ez dela premiazkoa gogotik pasatzen zaidan oro ahoratzea, badirela gauzak hobe ixilpean egotea, badaezpada, zeren behin esanda ez duzu inolako aterramendurik ateratzen. Gainera, ondo asko kontuan hartu behar duzu norekin zauden ezer bota baino aurretik, gizakume guztiekin ezin duzu kondiantza berbera euki, denok ez dute ezertan ere zure pentsaera aintzakotzat hartu behar, denok ez dizkuzte zure txantxa txatxuak ulertzen, izan ere ez daude behartuta, inor ez. 

Suposatzen da hori urteak bete ahala ikasten dela, zuhurtzia adinaren parekoa dela, eta bai, egia da hein handi batean nik neuk gaztetan baino zuhurragoa antzematen baitut nire burua, nik uste dexente heldu naizela, sikieran lehen etengabe eta ezertan erreparatzeke botatzen nituenak. Saiatzen naiz behintzat gainontzekoekiko zuhur jokatzen, eta nik uste ere askotxo aurreratu egin dudala alde horretan lehen egundokoak izaten bainituen nire ahoberokeriaren erruz. 

Baina, eta zer nolako baina gainera, lantzean behin berriro kale egin ohi dut ustekabean, babo garbida naizelako edo, ez dakidala mingaina aho barruan gordetzen, ez dakit zer dela eta, normalean norbaiten aurrean, zer esan benetan ez dakidala, urduri jarri eta, blaust!, arin berotzen naiz edozein huskeriagatik eta... Esan behar ez nituenak, inork ez  behartuta eta sarritan ere kontura ez zetozenak.

Zer dela eta, bada, nire Venezuelako sentitartekoak nire gurasoenera datozela beti beti antzerako komentario baboak egin behar ditudan euren herriaren kontura, niri egiatan batere axola ez dizkidatenak, nik aldez aurretik ere kaikukeria hutsak direla dakizkidanak, nik behin baino gehiagotan entzun, hausnartu eta gainera muzin eta guzti egin dienak gogoeta luze eta sakon egin eta gero ados ez nengoelako. Alabaina, berdin dit nire Venezuelako lehengusinak aurrean ditudanean, bota egin behar ditut euren herriaren konturako ohiko esamesak edo topikoak, ezin dut alde batera utzi euren herriari buruzko iritzia, eragin zidana beran egon izanak luzaz, ezin dut gorde haiek euren herriaren gainerako hainbat laudorio edota harrokeria botatakoan aspalditik gogoan dudana, potroetaraino nagoela haiek bezalako sasi-aberaskiloek euren herkide txiroenganako erakusten duten mesprezua eta askotan ere ikusiezina, haien moduko klase ertainekoak ez den oro ezertarako eskubiderik ez balu bezala, guztiengan bolibariano arriskutsu edo erresumindu bat balekusate bezala. 

Orduan ez, orduan berotzen naiz apur-apurka eta aspalditik gogoan dudana egotzi behat diet halabeharrez, haiek balitekeela aurren munduko gizarte eroso eta faltsu batean bizi izatea, baina gainerako venezuelar gehienak, herri osoa egia esan, hirugarren munduan darrai nahitaez, Chavez ez baita arazoa sintoma baino, Chavez oso kaskarra, lotsagarria eta batez ere zitala euren herriaren egiazko garapenerako, baina, haiek bezalako aberaskiloek eragindako aukera izan zen, beraiek sortu zituzten gainerakoek Chavezi botoa emateko motiboak, beraiek elikatu egin zuten euren irudia hain zakar eta ozen erantzuterakoan, merezi zuena baino balio gehiago erantsi egin zioten-eta bere aukera politikoari, ezer berririk eskeintzen ez baitzien ordura arte bazterrean zeudenentzako baitzion itxaropena izan ezik. 

Baina, zertarako inor aztoratu behar nire iritziekin, areago oso noizean behin bihotz-bihotzez maite eta ikusi ohi ditudan senitartekoak, itsaso zabalaz bestaldean bizi baitita. Horixe galdetzen diot nire buruari, zertarako? Nabarmen da ez naiz nik uste bezainbeste koskortu, ez behintzat nik espero besteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...