viernes, 7 de septiembre de 2012

HONDAR ETA HARKAITZEZKO TENPLUAK




Urtero bezala Ortiguera aldean oporretan gaudela, etzi Lugoko itsas-iparraldeko As Catedraiseko hondartzetaraino eguna pasatzera. Leku ikaragarri polita da, ia majikoa, liluragarria, ezta, ez, debaldeko izendapena katedralena erosioak itsas-labarretan eragindako edo sortutako zutarriek zein gobetako safaiek katedral gotiko baten eitea gogoratzen baitute harkaitzuloetan barrena zoazenean, ezin egokiagoa beraz izenaren hautaketa. Eta hondarrezko zein harkaitzezko pasaia zoragarria baldin bada, ikaragarri ederra itsasbeherarekin, eta betiere itsasoa zerumuga duela, zer esanik ez atzoko eguzki apartekoarekin, berdin dit itsas-iparraizeak sekula ez bezala jotzen baldin bazuen ere, horrek, akaso, guztiz irudi politagoa eskaintzen zuen olatu bortitzen soinua lagun. 

Edonola ere, bitxia da, oso, duela hamar urte inguru hara joan izana nire emaztearen eskutik lehendabizi, ia inor ez zegoela hondartzetan zehar, lau katuk baino bainua hartzen ez baitzuten, bertako itsasoa hotz-hotza delako, zonaldea errepiderik ezean nahiko bazterturik zegoen-eta, eta azken urteotako erabateko aldaketa oraintsu zabaldutako errepide berriaren ondorioz. Errepide berri horri esker As Catedrais inoiz baino gertuago, eskuragarriago, omen daude edonondik zatozela, eta merezi du, noski, haraino hurbitzea sikeran bizian behin edo gehiagotan, esan bezala alderdi izugarri berezia, lilugarria, baita, nola galdu ba errepideak eskaintzen dizun ezagutzeko aukera A Coruñatik edo Oviedo aldetik etorrita, pekatu latza litzateke bizian behin gutxienez hara joan ez izana, 

Orain bai, duela hamar urtekoa eta azken urteotakoaren aldea ia sinetsezina suertatzen da inguru hura ozta-otza hutsik ezagutu izan duzunean, gaur egun Madrileko Gran Viatik pasiatzen bazenbiltza bezala baita (Bilbokoa, aldiz, sentitzen dut, baina ezin da seriotan hartu Gran Viatzat...). Baina, badakizu ondo asko, ezin zarela arreguratu, ez baldin bazenu egin nahi, noski, snobarena, larrusendo edo listupasatuarena, hau da, munduko zoragarriak berarentzat propio eginda baleude bezala uste duena. Jendea edonondik etortzen da samaldaka, zu beti barne, zu enegarren turista, zuk gainontzekoek adina eskubide duzu alderdi txundigarri hori gozatzeko, noski baietz, eta hala eta guztiz ere, bertan zaudela, hondartza jendez gainezka, bultzaka bide doia egin behar duzula mutur batetik bestera joateko, eta aspaldi bezala hondar gainean edonon etzateko aukera barik, edonoiz bainu bat hartzerakoan inorengan erreparatzeke, zer edo zer lapurtu egin dizutelakoan zaude nahitaez.

2 comentarios:

  1. Guk ere sentsazio berbera izan dugu aurten As Catedrais bisitatu dugunean... ;-) Ederra, hala ere, Lugoko kostalde guztia bezala.

    ResponderEliminar
  2. Ederra bezain baztertuta edo, horrek ematen dio aparteko xarma

    ResponderEliminar

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...