viernes, 1 de febrero de 2013

LEHENGO ETA BETIKO BIDETIK


Xubanena Madrileko metroan bertan zain zegoen jendearen kontra oldartu ziren polizien errugabetasuna atzo bertan ebatzitako epailearenarekin lotu beharrean gaude. Frogak froga eta mota guztietako lekukotzak izanda ere inpunitatea nagusi omen da goitik erabaki eta agindu dutelako euren txak... peoiak kosta ahala kosta babesteko premia bizia dutela, bestela akabo, bestela edonoiz euren kontra ere iraul litezke, ez baldin bakarrik euren buruzagiei galdezka egiten hasteko: "zer dela eta gure herkideon kontra jotzeko agintzen diguzue haiek ezer aldarrika hasi bezain laster?". Horrenbestez, den-dena, estatau honen, hots, sistemaren indar errepresiboen edozein gahiegikeria edota gaiztakeria etengabe zuritzeko edo hainbat ondoen bermatzeko gertu omen daude, badute gainera aspaldiko eskarmentua, epaiak epai ere iraganean tortura edo hilketagatik espetxeratutakoak berehalakoan irten baitziren kalera, horietako askok ere domina bat eta guztiz jaso egin zuen "sistemari" eskeinitako serbitzuen ordainez. Itxura baino ez ziren usteko epaiketa hauek, jendaurrean legea nolabait ere betetzen ari zirela sinestaztearren. Ba, zer esanik ez gorago aipaturiko albisteen harira, lehengo bidetik doazena gutxi esatea da, betikotik hobe litzateke, funtsean ezer aldatu omen ez delako berunezko urte haietaz gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...