viernes, 8 de febrero de 2013

MARTUTENEKO PERLA BAT

Martutene irakurri ahala, eta artean ez naiz laurdenera heldu, hainbeste perla, gogoeta edo esaldi sakon eta eder azalden diren ezen gero eta kobentzituago bainago euskarazko nobelarik borobilena idatzi duela Saizarbitoriak, ni behintzat txoratzen ari naiz. Areago, niri dagokidanez, eta ondo jakinda ere ni ez naizela inor berezerik, ez dago duda izpirik ere Saizarbitoria euskal idazlerik handiena dela, joriena, buruargiena, zoliena, zorrotzena... hots, gaurdaino euskaraz idatzi duen idazlerik handiena. Edo bestela esanda, askorendako ere handiustekeria galanta izango dela, noski, baldin badago euskarazko literaturan nazioarteko idazle nagusien parera dagoen idazleren bat hori da Ramon Saizarbitoria, nire ustetan Faulker, Musil, Benet, Döblin eta beste hainbaten mailara iritsitakoa. Baliteke ere egiazko euskarazko idazle bakarra izatea, nik behintzat hori ulertu bezala, hots, idazteko ofizioa seriotan hartuz irauteko lanak egiten dituena, iraunkorrak euren mamia literatura handiari eskatu behar zaiona eskaintzen digulako, baita haren idazleren tasunak ezin ageriagoak direlako, besteak beste idazkera propioa edo hizkuntza erabiltzeko ia erabateko libertadea gain hartu duena, mundu edo eremu propioa edo gutxienez berea dela laster asmatzekoa, nolabaiteko burujabetasuna edozein gairi ekiterakoan eta, agian adierazgarriena dena, gainontzeko idazke asko eta askok gogotik gorrotatua/inbidiatua izatea. Saizarbitoria leitzen duzunean badakizu irakurketan goxatuko duzuna beharbada bestetzuek sufritu bezainbeste; baina ez inondik inora aparteko ahaleginetan egin beharrean egongo zarelako, baizik eta gorago aitaturiko guztiaz horniturik topatuko dituzulako bere liburuak, mardulak zein ustezko arinak. MARTUTENE begitantzen ari zait orain arte zoragarria, bertan, berdin dio egilearekin guztian bat ez egitea, berdin dio askotan edozein idazlerengan somatzen diren gehiegikeriak topatu izanak ere, berdin dio ere jakiteak zuk biziro goxatzen duzun hainbat metaliteratura beste batzuei benetan gogaikagarria egingo zaien susmoa izatea. Alabaina, baldin badago idazle bati goraipatzekoa hori da bere liburuetan azalzen duen gizartearen nondik norakoak hain modu sakon, zoli eta batik bat ausartez idaztea. Eta betiko lez, lagina ezinbestez:

"Indarkeria gaitzesten omen zuen, haatik erabiltzen zutenak gizajoak ziren, ez zuten deus egiterik ahalbide guztiak zituen poliziaren eta armadaren kontra, eta pena ematen zioten. Mututasun etsi batean babaestu ohi zen, bera, Zigorrentzat oroz gain, eskubide estatuaren printzipioak errespetau beharraz eta indarkeriak sortzen zuen sufrimendu alferrikakoaz mintzo zen bitartean, horrelakoei "Kontua guri beti sufritzea suertatzen zaigula" edo gisako zerbait aurkatzeko ahapeka. Halatsu izaten zen beti, eta Juliak eragozten ez bazion irain eta bidegabekerien arrosario luzean hasiko zen, Gernikako bonbardaketa gusarien gain bota nahi izan zutena, osabaren fusilatzea, ilobak preso daramatzan hogeita bost urteak, bere enborreko belaunaldi askoren lan latza, apenas burua miseriatik ateratzeko balio izan diena, senarrak, Juliaren aitak, euskaraz hitz egiteagatik ordaindu behar izan zuen hamar mila pezetako isuna. Hura guztia zertara zetorren, zer justifikatu nahi zuen oihukatuz isilarazten zuen arte eta, orduan, isildu aitzin, martiri begiak jarriz eta tristezia sakona adierazten zuen ahotsaz: Gezurrik esan al dinat"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...