Oraintsu irakurri dut Alberto Barandiaran altsasuarraren MUNDU TXIKIA ipuin liburua eta badago ipuinotariko bat, Ekaitz izenekoa, benetan eta luze gogoeta egitekoa begitandu zaidana, bere hasieran baino ez dugu erreparatu behar zer-nolako ausarta zein zorrotza den asmatzeko. Bestalde, eta auskalo zer dela eta, inahuteri garaian gaudelako edo, ipuinak berak gogora ekarri dizkit ustekabean Altsasuko momotxorroak...
EKAITZ
"Ez zait euskara gustatzen. Andereñoa beti ari da euskaraz egiteko eta euskaraz egiteko, eta gero haserretzen da nik ez dudalako deus esaten, eta ahopeka hitz egiten dudalako. Niri ez zait euskara gustatzen. Aitak egiten dit batzuetan, baina hitz egiten du arraro eta ez diot ulertzen, eta haserretzen da nik erdaraz erantzuten diodanean, baina ez diot ulertzen! Gainera ez zait gustatzen euskaraz egiten duenean.
Baina gelan egin behar dugu, bestela andereñoa haserretzen da. Nik horregatik ez dut gelan hitz egiten. Gero patioan erdaraz egiten dugu eta futbolean aritzen gara, batez ere Beñat eta ni.
Andereñoari dena ulertzen diot. Jatorra da baina batzuetan haserretzen da. Lehengoan hasi ginen oporrak kontatzen, eta Onintza hasi zen, berak dakielako ongi. Onintzaren gurasoek ere badakite ongi. Gero animatu ziren Mikel, Peru eta Andrea. Eta batzuk erdaraz hasi ziren orduan, eta andereñoa berehala «euskaraz!», baina erdaraz hasten ziren beraiei ere ahaztu zaielako pixka bat, niri bezala. Eta horregatik nik ez nuen ezer kontatu nahi. Gustura esango nien ur parkearena eta Menorcakoa, seguru nagoelako haiek ez direla Menorcan egon eta ur parkean ere ez direla egon. Beñat bai, Beñat egon da, berak kontatu zidan, baina nirea handiagoa zen, hori seguru, eskailerak zituelako eta gero bi toki zeudelako jauzi egiteko eta azkenean piszina handi bat eta han zeuden aita eta ama «zer moduz?» galdezka, inbidiaz.
Kontatuko nien gustura baina ez dakit hori guztia esaten. Uste dut. Orain ikasten ari naiz. Horretarako nago eskolan, esaten dit aitak. Bera ere ikasten ari da, eta gero hitz egingo dugula elkarrekin, hori esaten du. Baina niri ez zait gustatzen.
Aitak goxo-goxo egiten dit kontent dagoenean, eta entrenamenduak egiten ditugu baloiarekin egongelan. Baina batzuetan euskaraz hasten da eta orduan ez dugu barre egiten, berak ez dakielako oso ondo eta kosta egiten zaiolako. Horregatik ez zait gustatzen euskaraz egiten didanean.
Horregatik ez zait gustatzen eskola. Lehengoan elkartu ginen Beñat eta Peru eta ni eta esan genuen ez genuela euskaraz egin nahi eta ez genuela gehiago egingo. Hartu genituen aksionmanak eta aritu ginen patioan, izkinan, andereñoek-eta ez entzuteko. Baina gero entzun ziguten eta andereño Pilar haserretu zen eta guk esan genion erabaki genuela euskaraz ez egitea eta esan zigun amari eta aitari esango ziela. Eta aita eta ama haserretu ziren. Batez ere aita. Eta euskaraz hasi zitzaidan, eta gero haserretu egin zen aksionmanarekin ari nintzelako, eta begiratzeko esaten zidan. Baina banekien zer esan behar zuen. Azkenean esan nion berak ere ez zekiela, eta orduan gehiago haserretu zen. Ez zait gustatzen aita haserretzen denean.
Horregatik esan diot amari ez dudala berriro eskolara joan nahi, eta gaur ohean geldituko naizela eta ez naizela joango. Ez diodala andereñoari ulertzen. Ez da egia, andereñoari oso ondo ulertzen diot, baina ez dut joan nahi. Ez dut euskaraz ikasi nahi, aita hitz egiten didalako eta orduan serio jartzen delako. Eta niri gustatzen zait goxo-goxo egiten didanean. Gauzak belarrira esaten dizkidanean. Erdaraz."
MUNDU TXIKIA - Alberto Barandiaran
martes, 5 de febrero de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario