miércoles, 10 de junio de 2015

ITSASOA EUSKAL LETRETAN



Hausnarrean ari naiz Euskal Literatura eta itsasoaren kontura, eta bada benetan harrigarria, batez ere euskaldunen artean kontatzeko gehien dutenak itsasoan/munduan zehar bidalitako arrantzale edo marinelak omen direla kontuan hartuta, ez dagoela itsas kutsuko idazlan franko. Badaude ordea zenbait liburu handi eta oso ezagun, Txomin Agirre ondarrutarraren "Kresala" eleberria (1906) bezalakoa, beharbada garai bateko euskal literaturaren kanona sendatzen duena. Honekin batera ere aipatuko nituzke Pepe Artolaren "Legorreko Arrantzalia" (1898) edo Jean Martin Hiribarrenen "Montebideoko berriak" (1853). Antza, euskal arrantzale edo marinelak ez ziren oso emanak kostaldeko portu zein tabernetan barra-barra kontatu ohi zituzten itsas istorioak euskaraz idaztera. Denetarik zuten gainera itsasoko nondik norakoen kontura idazteko, besteak beste Ternoaraino baleen atzetik joandako euskal arrantzaleen gorabeherak zein euskal kortsario zein itsaslapurren kondaira. Edonola ere, badago idazlan bat benetan aipatzeko modukoa, liburu tekniko bat hain zuzen, Etxeberri Dorre (Piarres Etxeberri) "Itxasoko Nabigazionekoa" (1677), gauza benetan bitxia liburu hau idazteari ekiterakoan Etxeberrik zertarako edo jomuga praktiko bat izan bide baitzuen gogoan.

Dena dela, Euskal Literatura Garaikidean ere ez dirudi askotxo jorratutako gaia denik, ez badin bada lehorretik idazteko Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da" eleberrian bezala. Baina egon beti egoten da zeozer. Baditugu. ordea, kasuko Kirmen Uriberen "Bilbao-New York, New York-Bilbao" liburu txit goraipatu eta saritua eta nik aspaldi ikaragarri estimatu egin nuen Edorta Jimenezen "Atoiuntzia" (1990) ipuin bilduma txikia. Hona hemen atoian ateratako pasarte bat.

"Itsasbeheretan alderantzizko bidean etortearen inpresioa ematen zidaten urek, azken eguzki errainuek urazalean labantzean sotarazten zuten begi-efektuaren eraginez. Kaio burubeltzek kanpo aldeko dike erraldoiko pitzadura eta arrakaletara abiatzen ziren. Bizkaiko zunia jostailu soil ikusten nuen, zerumugarari leihoa ezarri guran modura. Eta halako batean, bera ere erdi jostailutzat nuen atoiuntziak egundoko bisitaria izan zuen. Herio bera."

ATOIUNTZIA - Edorta Jimenez

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...