-Ieeeep, Iñaki, zer moduz zapatuen Bartzelona aldien?
-Deputamadre, primeran pasau gendun, motel. Zelako ambientie, zemat jente, bistan dau gu garela munduko afizinorik hoberena.
-Jakina baietz. Txistualdi edarra, ganera, ezta?
-Zer?
-Pitadana...
-Ah bai, ze ondo eon zan pitadana, kristona ixen zan, hor danok batera txistuka erregian aurrien. Zelako aurpegixe ifini eurien Felipek eta enparatuek.
-Gero gabien parranda edarra, ezta?
-Bai jauna, mundiala. Pena afalostien Athletiken ereserkixa kantetan geonzela gugas euen patatero bat kantue modu zakarrien amaitzea gu jodiru gurian edo.
-Zer ba?
-Hasi zala kantetan:
Aupa mutilak!
aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztiak
aspertu bezate mundua
Aupa mutilak!
gu gara Euskalerria!
Athletic, Athletic, beti zilborrera begira!
-Lotsabako halakoa, eta zer ein zotzien patatero nazkante horreri?
-Haseran pentsau gendun Sagrada Familiako dorreetariko baten potroetatik eskegitea; baina, pataterue, gu danok hareri aho zabalik eta hats gaixtoen geonzela ikusita, beheralaxe ixildu ein zan eta Gernikako Koka Kola kantateari ekin eutsen.
-Eta hori ez da berari egurra emoteko be?
-Ze ba? Hori danok aixkidetu eta brometan itxeko ixen zan, motel!
No hay comentarios:
Publicar un comentario