martes, 16 de junio de 2015

SASIKOAK



Sasiko mota andana dago hor nonbait, noski baietz; baina ezin da erabateko sailkapenik egin sakikoak abondo baitira edonon eta edonoiz. Dena dela, badaude ere guztiz nabarmen, lehenengoan guztiz ezagutzeko modukoak, begiratuan zein itxuran berehalaxe antzematen zaienak. Hauetariko pilo bat bizi da nire eraikinean, goizero, egunero, garajean, igogailuan edo atarian topo egiten dut baten batekin. Eta eskertzekoa da, oso, sasikumeok hain azkar eta erraz hauteman ahal izatea, batez ere debaldeko gizalegeari eutsi behar ez baitiozu alper-alperrik, hau da, zure agur edo adeitasun keinuek inolako erantzunik jasoko ez dutena ondo asko jakinda. Horrenbestez ez dut duda zipitzik, sasiko hauek hoberenak dira, zure aldamenean bizi izanda ere egon ez baleude bezala joka dezakezu eta, mamuak edo puzkarrezko ispirituak bailiran. Eskertzekoa da, egundokoa, gainerako sasikumeek denbora dezente eta betiere alper-alperrik galerazten dizutelako ditxosozko gizalegearen erruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...