domingo, 9 de agosto de 2015

HISTORIAZALE AMORRATUA



Historia biziki maite zuela esan ohi zuen. Horrenbestez oso gustuko zituen Nafarroan ospatzen ziren mota guztietako urteurren historikoak, hau da, Nafarroako Erresumaren datarik nabarmenenak hainbat erakunde historiazalek edo urtean zehar gogotsu bezain arduratsu antzezten zituztenak, besteak beste: Orreagako Gatazka, Atapuerkako Bataila, Hiru Antsoen Gatazka, Tolosako Nabetako Bataila, Amaiurko Gazteluaren Konkista, Noaingo Bataila, Karlistadetako Abarzuzakoa, Orokietakoa, Mendigorriakoa, Yurramendikoa... Izan ere, hain atsegin zitzaion antigoaleko abilamendua janztea ezen astelehenetan bulegorantz irteterakoan zientzia-fizkioko jantziak zeramatzalakoan zegoen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DESENGAINUA

         Gainerakoekiko desengainuaren kontra: - Sekula ez sinetsi lagun asko, zeruan zein infernuan, parrastaka dituztela etengabean aldarr...