On Bildur edonon. Etxeko igogailura sartzerakoan barruan zegoen
emakumezkoa ikaratu zait ziplo, badirudi ni bezalako mutiko txintxorta
baten ustekabeko presentziak aztoratu egin duela zeharo. Beldurra ere
jatetxe edo taberna batean zure aurrekoak bere iritzia azal dezan
jendartean, badaezpada. Beldurra familia giroan "zenbat buru, hainbat
aburu" esaera bere osotasunean, edo familiara ere egokita behintzat,
onartzeko. Beldurra lantokietan, ez dago esatekorik zer dela eta, nork
bere motiboa. Beldurra edozer idazteko, are argitaratzeko, betiere
norbait ez molestatzearren, betiere egoten baita norbait edozer idatzita
ere molestatzen dena. Beldurra FBn eta gainerako giza-sareetan
"atsegin" bat sakatzeko nahiz eta gero pribatuan, bekoz beko eta
ozen-ozen zurekin erabat datozela esan, badaezpada hau ere oso gogorra,
gordina, zarelako zure iruzkinetan... Beldurra kalean ere bai, lege
berri bati esker uniformedun gehienak balizko etsaiak bilakatu
zaizkizulako ezinbestez. Beldurra nagusi, koldarren errege, gizaki
libreen etsai; horra hor Berceoren On Bildur.
miércoles, 26 de agosto de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...
E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario