lunes, 17 de agosto de 2015

DEMAGUN, DEMAGUN...



Demagun zure bikotearen gurasoak sendagileak direla, demagun eurekin solasean zaudela eta edozein gai hizpidera aterata, hitz aspertu doi-doiak, honako arrazoibide edo pentsamolde honekin topo egiten duzula etengabean.

-Negrin oso presidente egokia izan zen II Republicarako, goi mailako fisiologo bat izan zen eta...

-Llamazares ezta politikari batere txarra, medikua denez gero; baina, hala eta guztiz ere batzutan ere kaskar samar ematen du, familia mediku hutsa den aldetik..

-El Gran Wyoming oso tipo azkarra da, badaki ondo asko zertan ari den; baina ezta batere harritzekoa medikuntza ikasi zuen eta...

-Arthur Conan Doyleren nobelak ezin dira txarrak izan, Edinburgo Unibertsitatean medikuntza ikasketak egin zituen eta.

-Jorge Drexler ikaragarri gustatzen zait, otorrinolaringologian espezializatu zen gainera.

-Nik betiere Che Guevara gogokoago izan nuen Castro baino, Ernesto zera baitzen..

-Eva Longoria oso emakume ederra da... eta azkarra, ikasi egin zuen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario