martes, 15 de marzo de 2016

ZALDUONDO, OI ZALDUONDO!



 Zalduondo, Arabako Ekialdeko Lautadako herrixka, 200 biztanle, galsoroak, patatasoroak, larre eta zelaiak, ez besterik; baina ezta nolanahikoa, ez, bertan Lazarragatarren adar aberats batek bere oinetxea zuen, "Palacio de los Gizones" delakoa, bertan Celedon mozkorrontzi parrandazale famatua jaio zen, bertan du Atxagak bere etxea, bertan ere nabarmendu zen urtetan alkate txit karismatiko bat eta badirudi gaur egungoa ere ez dela gutxiago haren aldean. Hortaz, ez nau batere harritu -inguruko beste herrixka batekoa izan balitz aldiz bai, dexente- gaurko albiste xelebre honek:

"Zalduondoko Udalak eten egin du kontratua Iberdrolarekin
Garoña irekitzeko eskatuz "irabaziak pertsonen segurtasunaren gainetik" jartzea leporatu dio Fernandez Villate alkateak Iberdrolari. Araba Garoñarik Gabe plataformak zentrala irekitzearen aurkako neurriak eskatu dizkie instituzioei."


Argazkian aurtengo ihauterietan Markitosena egin duen Iberdrolako azken obratzailea, behartuta omen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario