Hamar urtetik gora Asturias aldean bizi naizela nik uste ikasi egin badudala gutxi gora behera nor den Xixonekoa eta nor Uvieukoa bereizten gainetik edo. Lehenengoak, "culos mollaus" izenekoak, oso jende irekia, atsegina, jatorra, apala, abegikorra, aurrekoia izan ohi da oro har. Bigarrengoak, aldiz, "carbayones" esaten dienak, guztiz kontrakoak izaten dira, itxiak, harroak, sano handiuste/nahikoak, uzkurrak, zekenak, mesfigaitzak eta oso-oso atzerakoiak, "Cuentame" batetik ateratakoak gehienbat. Halako topikoa hiri biotako klase ertainetan bete ohi da gehienbat, batez ere funtzionari edo bulegolari artean, hau da, gainerakoekiko tratuan lan egiten dutenak. Gaur goizean nire bankura joan naiz izapide bat egin eta bertan artatzen nauen xinonar neska jator eta atseginarekin hitz aspertu batzuk egiteko asmotan. Oporretan zegoen. Hortaz, artatu nau atso "carbayonak". Zer esanik ez, izapidea bost minututan burutu dut, serio-serio eta elkarri tutik ere esan barik, egia esan zerbait gaizki edo gaizto egiten banengo bezala edo. Horrezkero etxe alderantz egin dut gogoa ilun eta nonnahi zerbetza bat zurrut batez hartzeko premiatan...
martes, 15 de marzo de 2016
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario