Gaur goizean eman didate oparitxo hau goizero kafesne bat hartzera joan ohi dudan kafetegian. Huskeria da, badakit, memelokeria bat. Ohiko bezero guztiei bana emango omen diete; baina, "zenahizue" esatea, kasik hunkitu nau eta guzti. Harritu, txunditu egin nau, bai, ez bainaiz zerbitzariekin edo gainerako bezeroekin hitz aspertuak egitera oso emana, gizalegezkoak gehien jota, eta beharko!, etengabe eztabaidaka egingo bainuke nahitaez, edo are okerragoa, batez ere kontuan hartuta parrokiaren nondik norako ideologiko-piperpotezal-vibaelreyvivalacostitunciónunagrandeylibreak hartuta, jipoika, hostiaka. Bestal, bada aintzat hartzekoa ere gure etxean inoiz elkarri oparitxorik egiten ez geniona, ez Eguberrietan, ez eta gure urtebetze egunetan ere, gehien jota "zorionak" esan eta ozta-ozta, gure amak behartuta edo gogoratuta sarri askotan. Nire emateak ordea haimaika oparitxo prestatu ditut Gabon gauean edo banatzeko bere senitartekoen artean. Nik esan diot niri ez egiteko, aurrezteko, garai gogorrak datoz eta, betiere. Nolabait ere, beldur naiz halako gauzek Gabonak bestelako begiez gogoan eralbitzera bultzatu nauten edo; badakizue, detaile txikien poderioa. Nork daki, noizbait humanizatzeko arrisku larrian nago edo.
lunes, 18 de diciembre de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario