martes, 5 de diciembre de 2017

EDURRA BELAUNETARAINO



Edurra belaunetaraino,
Hori izan zen nire haurtzaroa.
Gonnzko boten barruan
Behatzak izoztuak 
Artilezko galtzerdi bustietan.
Masailak, belarriak, hatzak
denak hozminduak.
Eskolatik joaten ginen
Presentezariano zuzen.
Edurrezko bolak eskutan
Pinpirinenak ziren neskei
Jaurtitzeko errugabeki.
Izotza eta maiz ere harri koxkor bat
Min egiteko izaten genuen lagun.
Hori izaten zen edurrak
Iradokitzen zigun krudeltasuna,
Euren lagunak izan nahi genuena
Bestela adierazten ez genekielako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...