viernes, 18 de octubre de 2019

ASTEKOAK





Gaur goizean txikerra eskolara neroiala, larri, oso kezkatuta zegoela aitortu dit ez baitzekien motxilako hamaiketakoa behar besteko aproposa zen ala ez (urdaiazpikozkoa). Izan ere, atzo iralaskeak ikaskide bati hamaiketakoa kendu zion txokolatea debekatuta zegoelako. Eta txokoloatearekin batera litxarreria zein opileria industrial guztiak.

-Baina, hori nola izan liteke? -galdetu diot nik.

-Duela pare bat egun dietista bat eskolara etorri zen nola jan behar dugun irakasteko, zer jan genezakeen eta zer ez esanez.

-Hori oso ondo dago. Esan nahi dut, aholkuak eta ematea, beti hobeto jatera irakastearren.

-Harrezkero jateko egokia ez den oro kentzen digute irakasleek .

-Zer??? -ni, jakina, ezin sinesturik- Nortzuk dira haiek gurasook gure seme-alabei prestatzen diegun hamaiketakoa kentzeko?

-Atzo nire ikasgelako neska bati poltsa bat patata frijitu kendu egin zioten.

-Gauza bat da aholkatzea eta beste bat oso bestelakoa debekatzea; ez dute eskubiderik.

Gauzak horrela, datorren guraso bilera oso liskartsua, zalapartatsua izango delakoan nago. Potroetaraño, benetan, direlako debekatzaile amorratuokin.







Egia esanda, gaur bezalako egun batean inoiz baino arrotzago sentitzen naiz urte gehienean bizi naizen hiri honetan, batez ere "izorra daitezela", "gutxi jarri diete!", "merezita!", "fusilatu beharko zituzten!" eta abar edonon eta etengabe aldarrika ari den jendilajeak inguratuta. Jakin badakit hemen ere, nonahi bezala, denetarik dagoela, banaka batzuk ere ezagun ditut; baina, ezin diot nire buruari iruzurrik egin, ixilpean daude badaezpada, hemen plazan, kalean, gainontzekoen aurrean, pentsatzen duena argi eta ozen aldarri egiten duen gehiengoak Espainia haiek ez bezala gogoan ez dutenonganako gorrotoa zein mendekua lege ditu. Ez zaie, ez, inon, inoiz, inola antzematen ezer zuzentzeko, konpontzeko, sendatzeko, adosteko, borondaterik. Dena da oso tristea, XIX mendetik irten ez bagina bezala, hain zuzen. Egia esanda ere, ez naiz inoiz, inon eta batez ere inolako gehiengorekin gustura, eroso, konforme egon.
Eta biharamunean, espero bezala, asturiar hedabideetan inork ez du epaia kritikatzen ez bakdin bada bigunegia dela esateko. Izan ere, iritzi zutabeetan gehien erabiltzen den leloa etorkizunean kondenak areagotzeko modua izaten da; azken finean XIX espainiar nazionalismoaren sehaskan gaude eta: Asturias Espainia da, eta gainerako guztia konkistatutako lurraldeak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...