viernes, 25 de octubre de 2019

ASTEKOAK



Gaur goizean, nire txokoan landalan nenbilela, aditu diot Euskadi Irratitik Maulen saltoki bat zabaldu berri duen zuberotar neska bati bere negozioaren nondik norakoen berri emanez. Izugarri eztia begitandu zait bere ahoskera, doinua, xarmangarria. Orduantxe jabetu naiz neska, zuberotarra izanik eta "erraiten, aisa, eginen, bertze" eta ekialdeko antzerako hitz ederrak erabiliagatik, batuera ederrean hitz eta pitz ari zela. Orduan ere jabetu naiz bat-batean neskari den-dena ulertzen niola, normal-normal, goizero Euskal Irratitik nire txokoan agertzen zaizkidan guztiei bezala. Orduan nire bururari galdetu egin diot: "baina neska hau ez al da zuberotarra, nola da posible dena ulertzea? Xiberoeraz ari direlarik izugarri kosta egiten zait eta, baita bertan egondakoetan ere, noiztik egin zait niri zuberoera hain xamur ulertzea?". Nork bere kontuak atera ditzala, bai. Eta ez naiz, jakina, zuberoera, edo edozein bestelako euskalki, erabiltzearen kontra bertatik bertakoan, nolabait esatearren.




Gaur goizean, kafetegian nengoela, nik uste enegarrenez, Arrasateko batek kontaturiko pasadizo hau, agian txiste txar bat, akordura ekarri dut, hau da, jendaurrean haren ustezko edo balizko tituloak edo hizpidera, eta batez ere kontura ez datozela, ezustean, ateratzen dituen edozein sasiko handinahiri halakorik aditzen diodan aldiro bezala, hau da, konserjea izanda bere burua generaltzat duena:

"Bai, aitte “Comerciante naval” zuan; bai “negocio de nabos”, baserrittarra esaten badok pobretzat joten haue ta."









-Bartzeloraraino etorri naiz derrigorrezko argazkiak ateratzeko propio, bai. Baina, ez dut inolako asmorik Torrarekin biltzeko azken egunotakoa eztabaidatze aldera. Eskatu badiot indarkeria behingoz salatzeko, ondo jakinda ere jendaurrean argi eta garbi egin baduela. Ni ordea ez konturatuarena egiten ari naiz bera indarkeriaren alde dagoen ustea hedatzeko asmotan, bera dialogoaren kontra dagoela erakusten saiatzearren, bera egunotako kalapita honen errudun bakarra dela denoi sinestarazteko. Besteak beste nik ondo asko dakidalako iskanbila guzti hauen muina ni independentisten buruekin eseri arazteko antolatu dutela nolabaiteko zilegitasuna eskuratzearren. Eta bai, nire ohiko trikimailu okerretariko bat, beste bat. Baina ez dakit ba gehiegi nabarmentzen ari zaidan, honekin eta gainontzekoekin, noski. Greba orokorra? Non? Hemen "españoles de bien", prestu-prestuak, baizik ikusten ez dut-eta. Edozelare, hau zortea nerea hain guapoa izatea...














-Bai, badakit zin egin nuela Kataluniakoari buruz tutik ere esango ez nuena.

-Baita aseburuan Fba ezta urrutitik ere ukituko ez zenuela...

-Galdera xume bat egitearren bakar-bakarrik, gero etxea garbitzeari ekingo diot eta.

-Beharko, kanpoan euria mara-mara, goxo-goxo, ari du eta.

-Horixe. Eta doala aldez aurretik independentistak ez diren katalanak argazkikoa bezalako jende aldra handia batzeko ere gauza direlakoan nagoena.

-Holaxe ebazten dute hautestontziek behin eta berriz, alegia.

-Orduan, argazkian azaltzen diren hiritar guztiok ez dute inolako eskubiderik ezer erabakitzeko noizbaiten taxuzko gehiengo zabal bat lortu ezkero? Posible al da Espainiar estatuak hiritar guztiok sediziorengatik ere espetxeratzea, euren hiritar eskubideak desjabetzea?

-Auskalo, eztakitpanik; baina, dagoenari men egin nahi ez baldin badiote, jai dutela uste dut. espainiar gaiztoak dira eta, behialako morisko, judu eta mota guztietako herejeen modura...

-Demokraziaren ajeak...

-Indartsuaren legeak dioena...

-Hori zen dena, garbitzera noa.

-Hobe duzu, bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...