viernes, 22 de noviembre de 2019

ASTEKOAK



Asturiarrak, oro har, izugarri atseginak, jatorrak, adeitsuak, izan ohi dira (egia esanda nik dakidan nongo beste batzuk baino hamaika bider gehiago...). Baina, gehienek badute ohitura bat nire onetik sano ateratzen nauena, eta horretan behintzat nire emazte asturiarra nirekin bat dator zeharo: asturiar kiribila edo buklea. Ez dira gauza, ez, solasaldi bat bertan behera uzteko, egiteko beldur daude, badaezpada ondokoak zatarrak edo direla uste dute. Gauzak horrela ondokoak lehenago bukatzea nahiago dutela ematen du. Horrenbestez solasaldiak luzatzen dira etengabeko kiribilduetan, batik bat gai berbera goru-ardatz eginda etengabe inguruka. Gaur goizean bertan, kotxeko parabrisa aldatzera joan naizela, oso pozik eta kantari nindoan kotxea eta giltzak baino utzi behar ez nituelako. Halere, bazegoen beste bezero bat nire aurrean heldu naizenean. Hortaz... hortaz, eta presaka nenbilela, garrasi eta biraoka hastear egon naiz: "¿Vas a callar de una puta vez, que no tengo toda la puta mañana para escucharte? Vuelta y vuelta con la misma mierda una y otra vez, "mecagonsanputodios". ¡Si ya lo has dicho mil veces! ¿Pero no ves la cara que te está poniendo el chaval del taller, que ya no sabe cómo decirte que bien, que vale, que todo correcto, que ya te llamará, que calles, que te vayas, que no vuelvas?" Baina ez, lasai, ez dut tutik ere esan. Hori zen burutik pasatzen ari zitzaidana soil-soilik. Izan ere, ixildu egin naiz, gure etxetik oso ondo hezia nator eta, betiere neurri bateraino, noski. Hori edo dagoeneko hemengora ohitu naizela ezinbestez. Egia esateko, tailerrera heldu eta beste bezeroa ikusi orduko, "nireak egin du" izan da gogora etorri zaidan aurrenekoa.





Urteak aurrera joan ahala gainerakoekiko eztabaidek batere zentzurik ez dutela ohartzen eta onartzen hasia zara, gehienekin ez baitago ezertan konbentzitzeko modurik, ez eta zerbaitetan oker daudela eraskusteko ere. Gehienok ez diete sekula zure argudioei erreparatuko egiazkoak, zentzunezkoak, ezin argiagoak izanda ere. Ez dute egingo nork bere egiari eusten baitio irmoki, itsuka, eta zurekin eztabaidaka baldin badihardu hori da bere egia esateko eta kitto, beharbada, eta gehien jota, zu nolabait aztoratzeko asmoz berak ez bezala pentsatzen ez duzulako. Edo bestela esanda, bere egia aurkariaren kontra oldartzen gozatzearren.

Gauzak horrela bada guztiz ulertzekoa, esperokoa, Euskal Jaurlaritzak aurrerantzean, euskara hutsean artatuak izan nahi izango duten hiritarrei orotan euskaraz zuzenduko zaiela dioenean hiritar asko eta asko euskara nahitaez inposatuko zaiela ulertzea, hori baita haiek ulertu nahi dutena euren hizkuntza politikarekiko zein euskarariko aurreiritziak kosta ahala koska sendotze aldera. Eta ez diete batere axola ñabardurek, ez baita beti irakurmen arazo bat, borondate makur bat baizik. Ez dago beraz ezer egiterik, holakoxea da eraiki dugun gizartea, hezi ditugun hiritarrak hezkuntzaren ajeak direla medio; gogoko edo gure fede edo uste osoen kontrako zerbaiit aditu orduko denok tximinoen gisara; eskuak belarrietan, begietan edo ahoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...