viernes, 5 de junio de 2020

IZURRITEAREN OSTEKOAK


Banekien lagun baten bidez oso larri zegoela; baina... Hala eta guztiz ere, bai ezusteko handia, berri txarrak hunkituta. Aurreko otsailean ikusi nuen Iruñeko aurkezpenean, beti nerekin bezain atsegina eta batez ere eskuzabala, oso, seguru asko nik merezi baino gehio. Bixente, borrokari fina, historialari saiatua eta batez ere gure historia garaikidearen lekuko eta protagonista izan da. Gizon benetan argia eta jatorra. Ez dakit zer bertzerik erran, ez dakit ere gutxi edo gehiegi erran dudan.


Adiorik ez, Bixentiko, lagun, ohore bai, zuk merezi adina! 




Konspiranoikoez asper/nazka eginda:


-Gaur ere lainoa berriro nagusi.



-Jakina, ez dute nahi guk errealitatea behar bezala ikustea nahi.



-Nortzuek? Zergatik?



-Betikoek. Kontrolpean izan gaitezen,



-Benetan, lagun, orotan konspirazio bat, zurea uste al duzu normala denik?



-Normala ez dena atzo oskarbi eta gaur lainotsu...



-Baina, baina, baina horiek ez al dira eguraldiaren bat-bateko gorabeherak?



-Hori da guk sinestea nahi dutena, alegia...




-Ederra nire gurasoenera joaten garen aldiro egiten duan komedia.

-Ze ba?

-Beti erne, urduri, larri, nire amak ezustean eta azpikeriaz kosk egin nahi balik bezala.

-Eta gaur ez al zidan koskik egin, betiko lez?

-Bai, baina gaurkoan inoiz baino bigunagorik, ezin haiz kexatu.

-Bai noski, aurreko guztien aldean inoiz baino arinagoa izan dun, ezin naun kexatu, ez.

-Ikusten? Kexati porrokatua egina hago!

-Ondo ba, baina, esaidan gauzatxo bat, laztana, arren.

-Zein?

-Noiz utziko zionat apo bat izateari? 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...