jueves, 9 de octubre de 2025

ATSEKABEA

 


   - Zer duzu atsekabeturik zabiltzala?

- Konturatu egin naizela aspaldi honetan idazten dudan ia guztia gero eta ozpinagoa dela.

- Eta zertaz harritzen zara? Ardoa bezalakoa zara, alegia, egoera kaskarretan, ondo babesteke, laster ozpintzen dena.

- Esan nahi duzu erdipurdiko ardoa naizela?

- Esan nahi dut ezin dela betiere txantxetan edo adar joka ibili, aldian behin ere...

- Gainerakoak aspertu beharrean gaudela gure barrenak nola edo hala hustutzearren?

- Esazu gura duzun moduan...

- Ez etsi, barrea ere iraultzailea izan daiteke.

- Nork esan du tamainako txorakeria?

- Ez dakit ba, buffonen batek edo...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LA BALLENA DE JONÁS

                                             Un escritor irlandés de los de antes -porque los de ahora son todos como en el resto del mundo ...