-...
- Bai, horixe da gehien asaldatzen gaituena, guk telebistatik euren balentriak-eta ikusi behar dituguna gure etxeetako sofan potrojorran gaudelarik.
- ...
- Bai noski, mundua nola edo hala, kosta ahala kosta, salbatu nahi duen bakoitza gure etsaia omen da gu agerian uzten gaituelako gure zilborra ez den ororekiko arduragabekerian.
-...
- Dudik ez, geu gara Ayuso, Milei, Mileni, Orban, Trump eta antzerako astapotro edo basapiztiak sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, hau da, gure interesen kontra ere, edo batez ere, mundua gobernatzeko hautatzen dituen herri xehea. Bai, geu gara zuek betiere eta printzipioz hainbeste goraipatzen duzuen herri xehe eta beti errugabekoa..
-...
- Zer dela eta? Ezin argiagorik, zapaltzaileak miretsi eta zapalkuntzaren kontrakoak gutxiesten ditugulako nahitaez. Gu gara, bai, kateak maite dituen herri xehea Fernando VIIren garaietatik hona...
No hay comentarios:
Publicar un comentario