Hain ohituta nago etengabeko porrotetara
Hain kokoteraino gainontzekoen gutxiespenaz
Hain eginda nire inguruko esames gaiztoetara
Hain asebetea betiko borborkako huts-opilaz
Ezen ezer onik suertatzen zaidanean
Betiere ezkutuko adarjotze iraingarri bat,
edota desengainurako aukera berri bat
begitantzen baitzait etsiaren etsiaz
Gerora ere, serioski erreparatuz
etengabe hartzen nauen atsekabeari,
itsutzen nauen itxaropenaren absurdoari
edo gero eta ilaunagoak diren ametsei
botila bat ardo zabaltzen dut
Irteera bako labirinto ilun honetan
etsia dut mozkorkide makurra
irria kontsolamendu makala
hitza irtenbide erdipurdikoa
Egiazkoa den bakarra biharamuna.

No hay comentarios:
Publicar un comentario