- Ez genekien zer egin harekin.
- Zer ba?
- Ez zegoen berarekin ezer diskutitzerik, are gutxiago argudiatzerik. Betiere azken hitza izan nahi zuen kosta ahala kosta.
- Benetan?
- Inork edozer esaten ziola berehalaxe sumintzen zitzaion.
- Nola?
- Ezertan oker zegoela erakutsi orduko. Izan ere, basapiztia baten antzera jokatu ohi zuen.
- Orduan?
- Harekin orotan bat egin behar genuen nahi eta ez.
- Baina hori ez da modurik bizian aurrera egiteko!
- Ez noski, horrexegatik konbentzitu genuen bere neurriko lanpostu bat bila zezan.
- Zein ba?
- Udaltzain, zein bestela?

No hay comentarios:
Publicar un comentario