- Amerikanoek egunotan ospatzen duten beldurrezko jaia edo. Badakizu, kalabazak-eta buru gainean...
-Eneee, ze txorrada klase da hori; baina, hori hamen betitik ospau degu, Mutrikun.
-Kalabazekin eta guzti?
-Bai, motel, gaztetxuak alde batetikan bestera ibiltzen giñan jentia bildurtzen. Egun batzuk leheno inguruko ortuetan kalabaziak lapurtzen ginduzen gerora hustu eta barruan kandeliak-eta sartzeko. Kalabaziak ate ondoan, atarixetan edo, ipintzen ginduzen. Segidan kalian gora eta behera juten giñan kantatzen: "Xesteron kontra, animen alde..." (Xestero Mutrikuko enterradorian izena zan). Hamen herrixan Gaba Beltza esaten giñun.
-Ba Mutrikutik kanpo jai horri Halloween esaten diote...
-Ikusten? Kanpoko guztixak kolonizatuta zoze!
-Bai, eta zuek beti pequeña aldea que resiste ahora y siempre al...
- Corte Ingles?

No hay comentarios:
Publicar un comentario