viernes, 12 de febrero de 2010
ARABAKO MISS ATXABALTARRA
Atzo goizero bezala Euskal Irratiari adi nintzela (euskaraz entzun eta horrexegatik ere euskaraz egiten dut iruzkina), aurtengo miss arabari egindako elkarrizketa bat entzun nuen txit interesgarria, delako miss hori Aretxabaletako Ainhoa Sanchez neska pertxenta baita (zer-nolako pertxenta zen geroago jabetu nintzen bere irudia irtenetean topatutakoan, oso jatorra, azkarra eta gainera gure lurraldean zer-nolako erroturik dagoen ikus dezagun realzale porrokatua). Badirudi neska honek bere probintziako miss izan nahi zuela guztiz zentzunezkoa denez, baina ezin zen Gipuzkokora aurkeztu ez dakit nik zer nolako arazoagatik. Orduan, gertu, ezagun eta batez ere aurten Espainako Erakundeak baimendua denez gero, Arabakora joan eta Bastidan egindako ez dakit zer ospakizunetan lurralde honetako Miss edo neskarik ederrena izendatu egin zuten. Ederra da, bai, oso, baina ezta bertakoa, eta nola erdi errebotatuta edo iritsi egin zen Arabakora, gogoeta asko egiteko ematen digu. Ez al da tristea, negargarria, ausnartzekoa, behin berriro Bilbora ligatzeko joateko modukoa, kanpotik etorri edo hemendo maila zer-nolako eskasa edo murritza den ikusita tituloa di-da jaso izana? Ez al dira arabar neskak halako titulo ziztrin, erridikulo eta matxista bat eskuratzeko behar bezain eder galantak? Neskak inportatu beharrean al gaude hutsune hori nola edo hala betetzearren (ikusi besterik ez dugu behar goiko argazkian horen aldamenean agertzen diren damas de compañia edo...)? Ba ote geunden zeharo zuzen edo azkar norekin ligatu ezean asteburuero jotake mozkortzen ginenean? Enfin, badirudi ez dagoela modurik arabar harrotasunik inola sortzeko, hor dugu ere Alaves futbol taldearen kasua edo.. edo mordoka. Kutreak gara edo noizbaiten onartu behar genuke. Bestela, sikeran konbentzitu behar zuketeen Ainhoa delako hori Gipuzkokoaren ordez Gasteiz ondoko Aretxabaletakoa zela aldarrika zezan. Total, zer ardura dio horrek, guk denok ondo baino hobeto badakigu lehiaketa horretan itxura ez dena gezur hutsa dela, hau dena azken finean hutsaren hurrengoa da-eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario