viernes, 5 de febrero de 2010
SABINA % URDANGARIN
Egubakoitz arratsaldeko seiak inguru. Potroetaraino nire gauzatxoak zuzentzeaz. Tk bi kakanarruak bere gurasoekin bazkaltzera eraman ditu. Ni etxeko sofan etzanik yotuberi begira, horra hor musika bila ari nintzela, demagun utzitako hutsunea nolabait betetzearren edo, Sabinaren oso aspaldiko zuzeneko kortzertu baten bideoak topatu ditudala Mexikon, errantxerak zein korridoak kantatzen dituela hain berezkoa duen ahots goxo edo zorrotz horrekin, batere polita ez dena, baina bai bitxia, xelebrea, kanalla. Kantuak, gainera, txit ezagunak ditut, amak txikitan ia beti gogoan zituen-eta, ikaragarri maite nituen nik orduan ere: me estan sirviendo ahorita mi tequila, ya va mi pensamiento tras de ti, yo sé que mi recuerdo es mi desgracia, y vengo aquí no más a recordar, que amargas son las cosas que nos pasan cuando hay una mujer que paga mal, quien no sufre en esta vida, la traición tan conocida de llorar por un amor, quien no llega a la cantina exigiendo su tequila, reclamando su canción, me están sirviendo ya la del estribo, ahorita ya no sé si tengo fe, ahorita simplemente yo les pido, que toquen otra vez la que se fue
Sabinaz gero gero eta gustukoago dudan Miken Urdangarinen bila jardun dut, bizkatzak ez du oso musika berriztatzaile, modako edo holakorik egiten, betiko kantautore bat da gitarra eskutan eta poesia nola edo hala jorratzen duena, beharbada horrexegatik atsegin zait hainbeste, horrexegatik ere ari naiz behin eta berriro ezpainetan: izkina hontatik idazten dizut azken aldian bezala egia da sasoi honetan hotza egiten duela, neska gazte bat ezagutu dut hiru aste badirela, esango nuke bere begiek erraz sorgindu nautela... Bai goxoa, eztia, ederra, mutiko honena, gero eta gehio liluratzen naute bere zenbait kantak, beste batzuei, ordea, eta sentitzen dut benetan hau esatea, zahar kiratsa darie halabeharrez, Haitzetan delako hori ezin dut jasan. Edonola ere bai arratsalde motela, zeharo bihotzbera, kantetan eta guzti, gaitzerdi ez dudan despentsan tekila edo antzekorik, ze bestela...
Nolabait ere, gogoratu besterik ez dut nahi beste diska bat aterra berri duela Zubia izenekoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario