Ez al da harritzekoa ezer gutxi dakigula Malin gertatzen ari denaz? Areago, zer dela eta ez dakigu ere ia ezer borrokan ere zeuden Tuaregetaz? Desagertu egin ote dira ia ezustean? Sinetsi beharrean gaude gaurgero denak muturreko islamista porrokatuak zirela? Areago, badakit Mali iparraldea menderatutako islamistok basapiztiak direla, sharia delako gupidagabe inposatzen diotela bertako jendeari, ez dagoela bizimodurik fanatiko hauen oinpean, nik maite duda ororen etsaiak direla, okapaturiko herrialdea hondatu ez ezik, Ertarora ere bueltatzeko asmotan daudela. Hala ere, badakit nik ere Malikoen modura munduan zehar antzerako beste errejimen islamista batzuk daudela euren lurraldeetara infernua ekarri ere egin dutenak, sharia delakoa lege nagusi eta guztiz errukigabetzat hartu dutela, emakumezkoak bigarren mailako hiritarrak dituztela, gu mendebaldekoak gogotik gorrotatu eta aukera izan ezkero geure zibilizazioa suntsitzeko aiko-maikoetan ibiliko ez zirenak; besteak beste, Araba Saudi eta enparatuko arabiar erreinu asko eta asko, gehienak egia esan. Eta badakit nik ere Arabia Saudin petrolioaren suministroa bermaturik dugula Malikoaren aldean. Tira ba, ezer berririk ez halakorik suertatzen baita berdin-berdin Afganistanen opioarekin.
miércoles, 30 de enero de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario