martes, 1 de enero de 2013

ZALDIARAN MAGALEAN



Urte berria, bai, eta aspaldiko partez, nik uste lehenengo aldia dela egia esan, ajerik ez; baina bai biharamona, izugarri ugaria suertatu baitzait goizean goiz jeiki, barteko mahaia bildu, platerak
garbitu, zaborra hartu herriskaren sarrerako edukiontzietara botatzeko asmotan eta handik Zaldiaraneko gaineraino kotxez Urte Berriko ohitura gasteiztarra berandu egin gaizki betez. Eta aitortu beharrean gustatu egin zaidana, bai noski, Urte Berriko goizean hain osasuntsu jeiki izana aspaldiko partez, hau da, gaueko sagardo zein Uische-Beatharen ondorioak pairatu behar izan barik.

Eta gustatu zait, izugarri gainera, Zaldiaran aldetik berriro ibili ahal izatea, batik bat negu partean, negua bihotz-bihotzen maite dudalako. Halako arraroa naiz ni, negua maite dudala, edurra zein euria gogoko ditudala, basoan zehar noala zapatak zein galtzak lokatzaz blaitzea, belarriak zein sudur punta izotzaz ozta-ozta, eta batez ere, ikusmiraz gozatzea, negukoa bai delako ederra, Gasteiz aldea hemendik ikusita,  zer green eta ze hostia, Gasteiz hits eta grisa, inoiz baino nabarragoa, eta atzealdeko mendi tontor ederrak edurpean, Anboto, Gorbeia, Elgeamendi, Aizkorri, hauen itzalpean koskortu gara, Zaldiaran mendian gora goazela beti urrunean presente eta dotore-dotore, nahiz eta gaur ere Elgeamendi gainetan haizerrotak edonondik nagusi izan, gure barne paisaiaren osagarri berria. 

Eta bazoaz ere herrixkan zehar, auzokoen etxeen artetik, kale nagusia ia kale bakarra baita Berroztikoa. Gogoratzen duzu aspaldi hildako basozainaren etxea, inoiz ondo ezagutu eta are gutxiago konpondu egin zinen auzokoenak, hainbat gorabehera izandakoekin, gaztetan oso harreman estuak izan eta gaur hutsean geratutakoenak, ezbeherrak izugarri, sinesgarri ere, jo egin zuen etxe ia madarikatua, oraintsu hildakoena, auzoko zein etxe berriak, etengabe aldatzen ari den herrixka, aberatsen herrixka, non bertakoak ere aberastu egin ziren kanpotik etorri ziren diruari esker, ez ahaztu. Herri tristea, edonola ere, mendi magalean ezarrita. Baina, niri betidanik Lautadako herrixka gehienak hala begitantzen zaizkit halabeharrez, ni hiritar peto-petoa naiz, ama ere hiritarra eta aita aldiz hiribildu batekoa, egia esan ene senitarteko guztiak hiritarrak edo hiribildutarrak omen dira, herrixketako jendearekin zerikusi eskasa dutenak. Herri txikietakoak nahikotxo bereziak baitira gure ikuspuntutik, hertsiak, mesfidatiak, haiek dira arabar gizalegetsua baina baita faltsua ere erdal esaera ona egiten dutenak, bada topikoa bai, baina atzo herrixkatik ibilian nengoela aspaldiko kontuak zein eskarmentuak gogora ekarrita ezin dut besterik esan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...