jueves, 24 de enero de 2013

MAITE NAZAZU GRAMATIKAKI BIKAIN, ARREN!


 Oraintxe bertan ari dira euskañolaz irratitik Amuriza, Amunarriz eta abarrek. Benetan, gogoeta egitekoa. Amunarrizek dio ezibestekoa dela gazteek euskaraz nola edo hala egin dezaten, batez ere aintzat hartuta eguneko koputu oso-oso handi batek guraso erdaldunak dituela edo EHko erdalguneetan bizi direla, hots, hiri handietan. Ados, nola edo hala eta baldin bada ahalik eta gehien euskaraz egin behar da hizkuntzak benetan bizirik iraun dezan, bestela akabo, bestela iragarki ofizialak-eta betetzeko latinaren moduko hizkuntza hila baino ezta izango euskara. Hori dela eta, Amunarrizek berak ez du ere gaitzesten euskalkiaz egiteko joera, guztiz kontrakoa, ezinbestekotzat ere jotzen du euskara jatorra, arina, atsegina egon dadin. Oso bestelako gauza gorago aitatutako hiri handietan, Gasteiz edo Bilbo bezalako erdalguneetan, bertan gazte euskaldunok erdarak inguratuta daude, egia esan, ez baldin badira berez euskalgintzari eusten dioten euskaltzale amorratuak, ikastolatik at ozta-ozta egin ohi dute euskaraz. Euren hizkera mota gainera batuera da gehienbat, ez dute besterik, eta edozein euskalkiz zipriztintzen saiatzen direnean ondorioa ezta izaten oso naturala, nabarmenegia zaie hizkera hori itxura baino ez dela auskalo zeren naturtasun bila. Izan ere, baldin badago hiri hizkera Bilbon edo Gasteizen hori da batuera, baliteke, irakasle edo senideen eraginez edo, inguruko euskalkien eraginen bat izatea, hiztegiaz batik bat, baina ez dut batere zentzurik, esaterako, Debagoieneko hizkera hain gertu izanda geografikoki eta kulturalki ere bertako adizkiak edo ahozkera itxia erabiltzea, ezta zentzunezkoa.

Bestalde, hau da, euskanolaren gorabeherak aldi batera lagata, badago euskararen kalterako beste joera oso hedatu bat euskaldunongan, euskaldun bakoitzak barruan daroan euskaltzain gaiztoa edo nazkantea, hau da, gainontzekoak hizketan zuzentzeko handiustea. Azken hau baliteke gure hizkuntzarentzat okerrena, zeren eta euskaldun asko eta askori etengabe zuzentzekotan zera ondoriozta lezake, ez duela behar bezala euskaraz egiten, orduan zertarako tematu bigarren hizkuntza bat izanda, eta gainera guztiz indartsuagoa, denok ulertzen dutena, hizketan ia inork zuzenduko diona dioena hori normalean oso gizelege gutxikotzat hartzen baita, ez euskaraz bezala, non lehen esan bezala betiere egoten da euskaltzainen bat erne ondokoa lotsarazteko edo.

Areago, sarritan ere ondokoari euskara zuzentzea ezta batere komeni, baizik eta berezikiko aukera eskuzabaltasunerako. Amunarrizek kontatzen zuen berriro oso pasadizu xelebre bat: euskaltzale amorratu bat gonbidatua da jatetxe dotore-dotore batera, afaria kandela artean eta goxo-goxoa, biok etengabe hitz eta pitz, gero eta atseginago, eta bat-batean, halako batean, gonbidatu duenak zera botatzen dio eskua hartu eta begitxoak txitxildu eta gero.

-Maite dizuuuuut

Gogorra, bai, edozein euskaltzale porrokaturendako ezinbestez. Nire aldetik, aitortu beharrean halako esfortzuak egin beharrean egon nintzela aspaldi Oiartzungo neskato euskaldunzahar batekin, etengabe esaten baitzizkidan "esan naute..., eraman ziten etxeraino.." eta antzerakoak, eta horiek bai egiten zidatela min belarrian hizketan tartekatzen zituen erdarazko esaldi edo esaerek baino makina bat aldiz bainoago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...