jueves, 29 de mayo de 2014

NAZKA



«Segur aski jende atzerritar on asko dago [...], baina egin dezagun hautaketa minimo bat»; «Oso ijito on gutxi dago»; «Kaka guztia Sestaora? Ez, ez! Kaka jadanik ez da etorriko Sestaora; bestela, bota egingo dut nik; ni neu arduratuko naiz joan daitezen; ostiaka, noski!»; «Badakit gauzak pixka bat txarto egingo ditugula»; «[Legea] egunero hausten dut nik»; «Gai honetan sartu naiz, uste dudalako, zintzoki, udaletik kalte handia egin daitekeela».

Nekea, asperra, nazka, lotsa... Noiz usteltzen hasi zen hau guztiau? Noiztik gure artean gainontzekoekiko errukigabea, brudela. ezbidezkoa izatea modan jarri zen? Nola da posible halakoak botatzea jendartean inork nola edo hala alkate jauna lotsarazi barik? Zergatik hautatu zuten Berdintasun zuzendari, broma txarra, gaiztoa al zen? Zer egingo edo nolako jokatuko dute jeltzaleek astopotro harroputz horren aurrean orain arte gogotik gaitzetsi egin dituzten eskumaren aje ideologiko edo jokabide zabarrekin bate egiteke, ba al darraite "gizakristauak" izaten? 

Ba hori, lotsa, nazka, asperra, nekea...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...