Umamia. Hausnarrean egon naiz bazkalordu osoan ea nola posible zen iganderoko pasta (tailarineak "al dente" txanpinoi txikitu eta urdaiazpiko zatitxoekin arrautza irabiatuan nahastuak eta gainetik parmeggiano gazta zein albaka xehetuz zipriztindurik eta ondoren labera hamar minutu doietan) hain ezohiko goxoa edo asegarria izatea pasta plater xinple-xinple bat izanda, eta gogoeta luze egindakoan gakoa guk laurok familia gisara nolabait asmatu egin dugun igandeko tradizio txatxuan datzalakoan nago. Izan ere, eta behiala, txikitan edo, gure gurasoenean bizi ginela iganderoko paellarekin bezala, pasta plater hori gure etxean laurok bakarrik gaudela senitarteko edo bestelako konpromiso otordurik gabe, askatasun erritu zinez atsegin eta garbi bat bilakatu zaigu, egiazko edo eguneroko zaporeaz edo haratago doana. Eta beharbada horrexegatik ere, laurondako propio den erritu bat delako, hain zapore edo gustu berezia da, hots, gure umami partikularra suertatu zaigu ia ezustean ere, umami hori edozein gauza dela aitzakia.
jueves, 29 de mayo de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario