Badira hainbat ordu ohetik jeiki naizela, denetarik egin dudala, orain sukaldean bakarrik gosaltzen ari naizela, etxeko guztiek ohean etzanda dirautelako, bart "bihar ez zara ohetik jeikitzeko gauza izango" zioen ahotsa gogoan dudala. Aspertzen hasia naiz eta gaur Arabako herri txikietan, antzinako "ergoienetan", kontzejuetarako hauteskundeak direla dioen oharra topatu dut hor nonbait, hau da, tokian tokiko auzo-alkateak hautatzeko eguna, bart Gasteiz ingurumarietan ere bizi den adiskide batek horren kontura zeozer aipatu zuela gogoratu berri dut. Badakit nire ama ez dela bozkatzera joango, ez du sekula egin eta gainera ez dago modurik bera etxetik ateratzeko. Nik ere, ordea, botoa emateko eskubidea dut, bertan erroldaturik nago eta. Halere, eta urtero bezala, nire buruari galdetu diot: "zertara igoko naiz herriko gizartetxeraino bizi osoko auzo-alkatearen kargua berriztatzeko asmoz?" Kostatzen zait, bai, gertuko demokraziaren nondik norakoak ukertzea, oinarriak behintzat argi eta garbi izanagatik.
martes, 28 de noviembre de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...
E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario