jueves, 8 de febrero de 2018

ALPROJAK


Badut eskuartean adiskide batzuen istorioa, nerabezaroko egunak akordura ekarrita orduko neskekiko harremanak, gogoetak eta batik bat lagun arteko komentarioak. Ez dira, ez, batere xamurrak, badira orduko nerabeek euren inguruko nesken kontura egin ohi zituztenak, noski. Nesken gorpuzkera lehentasun zuten, eta lehentasunetan lehentasun: bular sendo eta oparoak, ipurdi mardul borobilak, ezpain gori lodiak, txima luzeak eta esku trebeak. Lizunkeria nagusi zen euren solasean, ez zituzten, ez, nesken nortasunaren bertuteak oso hizpide. Ez da harritzekoa, gogoan idiarena etengabe eta edonon jotzea baino ez zuten nerabeak ziren. Izan ere, lagun baten etxeko ganbaran biltzen ziren elkarrekin kanpaia jotze aldera ea nork besteak baino azkarrago edo, auskalo non eta nola lapurtutako aldizkari pornoaren zenbait orrialde paretetan eskegita iradokizun gisara.

Hizkera, beraz, oso gordina da, orduko nerabeek erabilitakoa, orduko parametroetan. Gauzak horrela, nire galdera oso zuzena da: posible al litzateke gaur egun halakorik argitara eramatea, hau da, zuzentasun politikoaren atzaparretan erori gabe, istorioaren nondik norakoak ustezko edo balizko pentsamolde matxistaren enegarrena bailiran hartzeke? Beldur naiz ezetz, zuzentasun politikoaren begiak oso zorrotzak, zikoitzak, hertsiak, ergelak direla fikzioaren neurriak juzkatzerakoan. Zer esanik ez euskal literaturan, non delako zuzentasuna nagusia, ahalguztiduna, omen den, non oso begiratu zehatz eta setati bat nagusitu omen den sexu kontuetan, edo hobeto esanda sexuen arteko kontuetan, eta berriro ere betiko handiustekeria jatorrarekin batera. Zer dela eta? Ikusi bestela zein den azken urteotako joera, zein diskurtso nagusitzen ari da euskal letreetan abertzaletasunarena epeldu ahala; ba al dago lekurik honetan ere disidenteendako? Nik uste dut lehen bezainbeste.

*Margolana: Angel Olarteren "Golfillos"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...