martes, 27 de febrero de 2018

ELEANIZTUNA



Galdetzen diote irratitik euskaraz bikain, egia esan azentu ikaragarri gozo batez, egiten duen senegal etorkin bati, ez dakit nongo udalak kaleko saltzaileei igo nahi dien zergaren kontura, ea nola eta zergatik euskaraz ikasi zuen. "Atsegin zait, baita ezinbesteko dut ere, bizi naizen herrialdeetako hizkuntza ikastea bertako jendearekin harreman onak eukitze aldera". Eta egia da, hein oso handi batean behintzat, senegal gehienek hizkuntzekiko duten begiramena. Bertan egon nintzela, eta hitz aspertuak egin nituen guztiak hainbat hizkuntza jakiteaz harrotzen ziren, bai Senegal eta inguruko hainbat estatutan nagusi den wolof, eskolako frantsesa, nork bere nazio edo tribuarena zein ondokoarena ere bai, eta zer esanik ez, baita nazioarteko zenbaitzu ere. Izan ere, eleaniztasuna gauza guztiz arrunta zaie afrikar gehienei. Ageri da, beraz, borondate kontu bat baizik ez dela, bai. Baina, ez dut uste besterik gaineratu behar dudanik nork bere kontuak atera ditzan, batez ere euskal hiritarrak izanda, haietariko asko euskal abertzaleak ere bai, euskara oztopotzat baizik hartzen ez dutenek, aitortzera ausartzen ez badin badira ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...