martes, 6 de febrero de 2018

EUSKAL ROCK ROLLA


Hor nonbait aditu diot "Rocka Puntuan!" liburuaren egile Alberto Irazuri honako hau: "80ko hamarkadan euskaldun berri urbanoek defenditu zuten euskarazko rocka". Halere, denak ez ziren euskaldun berriak, ikastolan edo etxean bertan txikidandik euskara ikasitakoak baizik, hiriburuetan betidanik euskaldun zaharrak egon baitira Boronian gehienek kontrakoa uste izan arren; Hertzainak-eko Josu Zabala gasteiztarra, kasuko, euskara guraso otxandiotarrengandik jasotakoa zen, besteak beste. eta Gari bera gasteiztarrak haren bila Legazpiraino joan ziren umemokoa zela. Edozelabe, egia da euskarazko rocka fenomeno guztiz/zeharo zela, hirikumeen rocka euskaraz egiteko konpromiso edo erronka hutsa. Nola ez, rocka sortzez urbanoa izanda eta gainerakoan trikitrixa edo rantxerak nagusi. Areago, Arrasate bezalako herri erdi euskaldun bateko RIP taldeko euskaldun zaharrek erdara hutsean kantatu ohi zuten, segurasko punka edo erdaraz baino burutu ezin zutelako. Bestalde, ezer harritzekorik ez, punka zegoen ororen kontra matxinada itxuroso huts bat izan baldin bazen, hau da, gure nagusien balore edo ikus/pentsalmoldeen kontrako jarrera parrandazale bat, non nahi duzu sortzea, Urkiola aldeko baserri auzo batean edo?

Gauzak horrela, ez litzateke batere gaizki, musikarenean edo edozein beste arlotan, hiriburuetako euskaldunok euskalgintzara egindako ekarria noizbaiten aintzat hartzea, zeren eta gehienetan delako euskalgintza hiriburuetakoek txitean-pitean maltzurki esan ohi dugun Boroniara mugatua soil-soilik izan dela ematen baitu.

Beste egun batean hizpidera ekar genitzake Euskal Rock gero eta mitifikatuagoaren letrak, horietan denetarik jorratzeko dexente baitago eta dena ez hain ona, edo batere ona, hain zuzen. Baina, bai, hori beste kontu bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...