Bizitzaren aldea eta iruntzia. Gaur eguerdian oso pozik nengoen duela aste batzuk landatutako perrexila moztu eta gaurko bazkarirako, potxak bakailau eta almejekin, prestatzeko erabili ditudalako; baina, batez ere perrexila usain freskoa izugarri goxatzen ari nintzelako. Gero arratsaldean, oraintsu, euri zaparrada itzela zela eta, tomateak landu nitueneko terrazako landare-ontzia urez gainezka zegoela ikusi eta ura kentzeko asmoz makurtu dudanean dena pikutara joan zait, lur osoa nahikotxo koskortuta zeuden tomateen sustrai eta ostotxoekin batera, delako plastikozko landare-ontzia malguegia zelako edo. Dena bildu dut segituan, noski, lurra zein landaretxo puskak, zorua ere garbitu dut mangeraz eta guzti, dena euripean; baina, hala eta guztiz ere atsekaturik geratu naiz, lur jota, ozta-ozta nire bizitzaren metafora baten aurrean banengo bezala. Eta horrexegatik ere, bihar bertan tomate hazi berriak erosi eta beste behin landatuko ditut, gainera gure amak oraindio garaiz nagoela esan dit segapototik, holakoetan nik beti gure amarengana zuzen-zuzen jotzen dut eta. Ez naiz erraz amore ematekoa, ez horixe. Eta hau guztiau gutxi ez bailitzan oraintxe bertan atertu du... metafora garbi-garbia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario