viernes, 26 de abril de 2019

EUSKAL IJITOAK: EGAXUOK ETA BUHAMEAK

Hitzen Uberan.eko Komunitatea sailean argitaratutako artikulutxoa: http://www.uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/euskal-ijitoak-egaxuok-eta-buhameak



Euskal ijitoei buruzko gaiaren kontura murgildu egin naiz sarean berri bila eta hona hemen hor nonbait topatu dudana euskal ijito edo "buhameen" kontura ("motxale" be esaten zotzien aspaldi mendebaldeko euskeraz euren jardun edo lanbide ezagunena edo ardixen ulie moztia zalako geixenbat), benetan interesagarria, iturria Argia aldizkaria dut:
Egaxuek edo payoek ez ulertzeko moduko hizkera, erromintxela, sortu zuten ijito euskaldunek Euskal Herrira iritsi zirenean. Duela bost bat mende izan zen hori. Historialariek diotenez, ijito edo zingaroek XI. mendean utzi zuten beren herrialdea, gaur egungo India ingurua, eta mendebalderantz jo zuten.  Motxaile, kito, zito, kitano, xito... euskaraz modu askotara deitu izan zaie ijitoei. Frantsesez ere gitan esaten zaie, gaztelaniaz gitano, ingelesez gipsy... Dirudienez, Egipto Txikitik (garai hartan Asia Txikiko eta Greziako eskualde sorta bat) edo Egiptotik zetozelako deitzen zitzaien horrela. Euskal Herrian, ordea, buhame izenez ere deitzen zaie, beharbada, hona iritsi ziren lehenengo ijitoak Bohemia aldetik etorri zirelako.  Iparraldetik sartu eta Euskal Herri osora zabaldu ziren erromintxelak. Gaur egun, Lapurdiko kostan eta Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik diraute. Ezagunak dira Hernaniko Manuel Etxeberria zena, Ortzaizko Maria Pipa eta beste zenbait. Hizkera oso berezia dute eta hizkuntzalari nahiz historialari ugariren jakinmina piztu du urteetan. Erromintxela aipatzen den lehenengo ikerketa 1855ean, besteak beste, Cenac-Moncautek hasi zuena da. Hark erromintxela, bereziki, Euskal Herrian kokatzen zuen. Iparraldea erromintxel familia askoren bizitoki bihurtu zen, eta, gerora, Iparraldeko autoreen eskutik jaso dira haiei buruzko lehenengo aipamenak, hitz-zerrendak, ezaugarriak eta abar. Berraondo eta Oyarbide izan ziren erromintxela aztertzen hasi ziren lehenengo euskaldunak, 1921ean. Beranduago Hegoaldeko hizkuntzalariek ere egin dituzte ikerketak. 
Honek erakusten digu ezin hobeto noiztik eta zer nolako errotuak dauden ijitoak geure herrian, noraino gainera euskara ere berenganatu zuten euren garaian, zein neurritan -eta bai, azken hau ikaragarri bitxia eta txalogarria omen da EHn euskararen atzerakada historiko handia kontuan hartuta, batez ere gaur egun EHra etorritako etorkin askoren euskararekiko jarrera ezkorra edo ardurabakoa kontuan hartuta; baina aldi berean guztiz ulergarria kanpotik datorrenak gizartean ahalik eta azkarren integratzeko hizkuntza ikasten baitu, beraz, eta Ondarru, Mutriku, Ataun eta antzerako beste euskaldun herri peto-peto batzuk kenduta, gainerakoetan euskara integraziorako inondik inora premiazkoa ez dela aitortu beharrean gaude eta horrekin batera gure hizkuntza errealitateari aurre egin behar ere-. Eta hau guztiau gutxi bailitzan, eta batez ere indentitateen asuntoa, gakoa, zer nolako gai korapilatsua edo argilunekoa den adierazte aldera, nik uste dut honako lerro hauek oso gogoetagarriak zaizkigula:
Baina euskaldunek ez ezik, ijito kaloek ere ez dute ulertzen erromintxela. Muñozek esan digunez, behin, kalologoekin elkartu zen Valentzian eta txundituta utzi zituen. "Ez zuten hizkera ulertzen eta hasieran uste zuten euskara zela, baina erromintxela zen; kaloarekin ez zuen zerikusirik. Gainera, haiek asko jota ehun bat hitz jaso dituzte, baina erromintxelarenak bostehun bat lortu ditugu guk. Hizkera oso portzentaia handian gorde da; laurogei urteko erromintxelek inolako arazorik gabe hitz egin dezakete erromintxelez erabat, beraiek bezain beste dakien beste batekin". Hori kaloarekin, gaur egun, ezinezkoa dela argitu digu.  

Kanpokoak ala bertakoak, hurrengoan, hots, norbaiti entzudakoan "alde egin dezatela hemendik" edo antzeko zerbait, ausnarrean egin behar eta auskako zer nolako ondorioak aterako:

 Josune Muñozek, berriz, Bilboko San Frantzisko auzoan ezagutu zuen bere ikerketan lagundu zion erromintxelik zaharrena; 84 urteko gizona. Gaztetan mundu zabalean ibili zen eta alfabetatu gabea izan arren, euskaraz, gaztelaniaz, kaloeraz eta frantsesez hitz egiten zekien.  Hark esanda dakigu mundu guztiko ijitoek lehenengo ijito kontsideratzen dutela beren burua, baina erromintxelek ez, oso-oso euskaldunak dira; lehenengo euskaldunak, gero erromintxelak eta gero ijitoak direla zioen.  Bertsozale eta pilotazale amorratuak dira. Euskaldun peto-petoak. Bigarren belaunaldiko erromintxel batekin ere -Otxarkoan bizi da bera- egon zen Muñoz. Hark zertxobait irakurtzen bazekien eta irakurtzeko erosi zuen lehenengo gauza bertso-paperak izan zirela zioen, Zarautza joaten omen zen bertso-paperak erostera.  Dena dela, erromintxelak ere ijitoen artean daudenean, beste ezer baino lehen ijitoak dira. Baina beren artean badira bereizteko joerak; erromintxelek esaterako, hankagorri deitzen diete kaloei. 
Bukatze aldera, badago Gasteizen oso famatua, eta batez ere oso ospe txarrekoa, den ijito familia bat; Bartolotarrak. Ez dago ezelako dudarik haietariko asko gaizkile hutsak direla eurrez erakutsi baitute, horra hor argibide etengabeko liskerrak eta epaiak . Dena dela, sarritan ere entzun dakioke zenbait gasteiztar prestu eta asaldaturi "que los echen de aquí, que se vuelvan por donde han venido?" Eta nik galdetzen diot nire buruari ea nora kanporatu edo erbesteratu nahi dituzten, batez ere kontuan hartuta Bartolotarren amandrea, Benita Pargaray Garcia, benetako VTV (bizi osoko gazteiztarra, hiriko ohiko zilborkoi handiustekoen esanetan) dela, hau da, El Correok berak aspaldi ondo asko azaldu  zuen bezala:
Entonces vivía en la calle Herrería y era el símbolo de un pueblo perseguido y marginado que llegó a Álava hace 600 años. La 'faraona' de los gitanos incluso parió alguna vez debajo de un puente. Tuvo 7 hijos, 44 nietos, unos 60 biznietos y un número incontable de tataranietos. Quién le iba a decir que uno de sus chavales, sangre de su sangre, iba a poner nombre al clan más polémico de Vitoria: Los 'Bartolos'.
Adierazgarria ere, barregarria ez esatearren, klan honen buruak oraintsu esandakoa, ez zutela inolako asmorik Agirrelanda aldeko kanpamendura bizi izatera joateko, bertan errumaniar ijito pila zegoelako, eta haiek, jakina, ez dute ezer amankomunean "halako jendilajearekin"... 
*Buhame" hitza, portzierto, "bohemio"tik dator, ez al da ederra zein duingarria?
**Argazkian agertzen direnak ijitoak edo buhameak dira, aspaldikoak bai, euren janzkera orduko baserritar euskaldunen antzerakoa zen ia-ia orotan. Txistulariak Iruñako jaietan joka ari dira, mundu osoko ijito gehienen ohiturari jarraituz musika ogibide bilakatuta tokian tokiko usadioen arabera.
Txema Arinas
Berroztin, 2019/04/22



No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...