jueves, 8 de agosto de 2019

ERREXALKERIAK...



Ez dago inolako masifikaziorik, bai ordea turista andana baina betiere euren neurrian. Ibil leike kalean zehar lasai askoan bultzaka edo ostikoka hasi beharrik gabe. Bero sapak garardo, sagardo edo ardo hutsetera bultzatzen zaitu ia oharkabean. Jendeak pozik eta guzti, are atsegina, ematen du aspaldiko partez, beharko, urtean behin ezta hainbeste kostatzen. Jaigura dago dago edonon, biharko motorrak beroketan. Edo bestela esanda, kostaldetik apurtxo bat baztertuta, urrutixe, barrrualderantz jota, udaroak oraindiokan beti bezain goxoak eta atseginak suertatzen dira. Mesedez, faborez, arren, ez iragarri gure jaien onurak, ez zaizkio inori inporta, ez eta gure hiriaren edertasunarenak, gure gastronomiarenak edota ardoenak ere, horretarako badituzue Sanferminak, Bilboko Gughenheimen ingurukoak, Donostiko Alde Zaharra edo Baiona Tippiko euskalkitx totala. Aukeran beti ez ezagunarena, bestela tabernetan eskatzea beti maldan gora edo inon jateko lekurik ez. Ez ahaztu, Donostin ondiokan ere beste miloi eta erdi frantses kabitzen da eta...





Gaur goizean nire emaztea eta biok Armentiako basotik baselizaraino oinez jaitsi gara, zazpi kilometroko joan-etorria. Herrian geundela diruzorroa etxean ahaztuta nuela jabetu eta, herriko tabernara sagardo bila joan beharrean, Arabako patroia apezpiku egon zen elizaraino hurreratu gara denbora pasa edo. Izan ere, nire emazteak kanpotik baino ez zuen ezagun monumentu erromanikorik garrantzitsuetarikoa den eliza hau, nahiz eta Gasteiza hogei urtez edo txitean-pitean etorri; pentsa nik Oviedon hogei urtez ere egonda Santa Maria del Naranco edo San Miguel de Lillo ezagutu ez izana; antzeko-parezido, ezta? Bai horixe! Gerora, etxera bueltatu garela, gure amak gogoratu digu ni bertan bataiatu ninduela abade zen nire osaba batek. Gure amak, ostera, bataioan egon ez zela aitortu digu, erditu ostean gaixo omen. Edonola ere, gure amak inoiz oso elizazalea izan ez dela gogoratu ere egin digu, ez eta gure aita zena ere; baina, badakizue, haren anaia txikia apaiz zuenez inori baino lehen etxekoei, senitartekoei, lan eman beharra...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...