jueves, 1 de agosto de 2019

LUSITANIAN BARRENA




Nola ez maitatu bospasei bider edo zapaldutako hiri zoragarri kaotiko eta saudadegarri hau? Kontatuko banitu hemen bizitakoak... egunen batean beharbada, eta, jakina, ia dena umorezkoa litzateke ezinbestez, niri pasatzen zaidan ia oro holakoxea baita, besteak beste ozta bi astebete hor kanpoan kotxez ibili izana, Portugalen barrena egunero alderik alderik, eta azken egunean Madril inguruetatik bueltan, Gasteiztik 40 kilometrora, kotxea bapatean, ezustean, aberiatzea; unas risas...

Ez dakit ba nik hau irakurketa sustatzeko ekimen bat izan beharrean, desagertzear dauden bi gauzaren egiazko oroigarria den, hots, gure gaur egungo gizartean erabat alperrikakoak edo bazter utzitakoak ei diren bi gauza: kabina telefonikoak zein irakurzaletasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...