viernes, 17 de enero de 2020

ASTEKOAK




Zer pentsa, beste batzuekin solasean egoten direla, euren buruaz baino berba egiten ez dutenotaz? Zer pentsa betiere euren nondik norakoak hizpide bakarra dutenotaz? Zer pentsa eurak gainerakoak baino beti saiatuagoak, argiagoak, batez ere orotan zuzenagoak, direla etengabe aldarrikatzen dutenotaz? Zer pentsa gainontzekoak betiere euren buruaren neurriaren arabera gupidagabeki juzkatzen dutenotaz? Zer pentsa eurek ez dakiten edo estimatu ezin duten oro printzipioz mesprezatzen dutenotaz? Ba, tamalez gehiegi direla, sano aspergarriak bezainbeste.






New Yorkera bizitzera aldatu zen euskal idazlearen patua. Bertan zegoela, eta bere herri txikia etengabe gogoan zuenez Obabakoak moduko enegarren nobela mardula idatzi egin zuen EJ.ren beka eskuzabal bati esker:

-New Torken izandako bizipenek zein hiriak nigan eragindako mota guztietako sentimenduek bultzatu egin ninduten nire herri txikiko haurtzaroan oinarritutako nobela "nazioartekoago" hau idaztera. New Yorkekoa oso experientzia aberasgarria izan da, of course.

-Eta zure hurrengo liburua?

-Bertsolari New Yorken...







Bai, ni ere falokraziaren aurka nago. Ni ere zakilaren delako diktadura edonon antzemateko gauza naiz eta. Izan ere, ni gauza naiz ete bazkalostean batere aholkolik edan gabe kaikukeriak barra-barra esan eta idazteko, hain serioak eta formalak dira aitamaginarrebekiko bazkalorduak, ezen bestela... nola esan, potroak halabeharrez kokilduta edo edukitakoan lehertzeko modukoak, ezin asmatu zenbat kostatzen zaidan hainbat orduz serio plantak egitea edo gutxienez basakeriaren bat ezustean ez botatzea jaun-andreok nire berezko basatasunez enegarrenez ez asaldatzearren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...