viernes, 17 de enero de 2020

HAU DA UMORE EMEA, HAU!


Oraingoan umore emeaz ari naiz Hitzen Uberan.eko Komunitatea sailerako; ai ene, zer dela eta sartzen naizen ni halako saltsetan!:


-Egia al dun, laztana, Michel Houellebecqek dioena, emakumezkook ez duzuela umorerik.

-Zer???

-Bai, berak argi eta garbi zion La Possibilité d'une île liburuan: "les femmes manquent d'humour en général, c'est pourquoi elles considèrent l'humour comme faisant partie des qualités viriles".

-Hik uste al duk babokeria hori benetan?

-Nik? Galdezka ari naun bakarrik...

-Bai zera, hik leporatu nahi didak nik umorerik ez dudana.

-Ez, nik ez dinat ezer...

-Jakina, hik uste duk oso graziosoa haizela, ezta? Hi beti txantxetan nik etxeko gauza serioei eutsi behar izan diedan bitartean, noski. Horrexegatik ere asteburu gauetan nahiago duk hire lagunekin parrandan irten nirekin etxean sofa gainean etzanda ezti-ezti egon beharrean, nik aspertzen haudalako, ezta?

-Ez, ez dun hori eta badakin, nik esan nahi ninana...
-Ikusten? Adar joka ari natzaik eta hi berehalaxe kokildu egin haiz.

-Joe, seriotan ari hintzelakoan nengonan.

-Badinat umorerik ala ez?


Txema  Arinas
Uvieun, 2020/01/17

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...