viernes, 31 de enero de 2020

ASTEKOAK



Argazkikoa bai dela egiazko TSUNAMI bat; bestea, ordea, denok dakigu zer, dagoenako Euskadi Irratitik ez dakit nik zenbat bider aditu dudana, zure herriko urmalean harri bat botatakoan sortzen den uhin ziztrina omen da; baina, ezer baino lehen, zure zilborrera etengabean begira lotsarik gabe botatzen duzun enegarren gehiegikeria, zure herritik at delako tsunamiaren berririk inork izan ez baitu, benetan, begira ezazu kanpora, arren.





Zeinen ederra Israelgo Gobernuak esandakoa, hau da, Trumpen Bake Ituna aurrepausorik egokiena dela bakea lortzeko... Kar, kar, kar...



Hau dek, hau dek, hau dek umoria,

kontsolatzeko, kontsolatzeko, judu jendia

Bakian gora, Bakian behera,

Bakian gora konponbidea...

ai, ai, ai, ai





-Ezetz? Benetan ez al duzu atsegin nire azken proposamena Bake Itun berrirako, Gazatik Zisjordaniara joango diren palestinarrak israeldar soldaduek tunelera sartu aurretik banan-banan sodomizatzea? Zuek ez al duzue Sodoma ere errebindikatzen Bibliaren parte bezala?


-Ez, hori garestiegia litzateke, badakizu, kondoiak-eta...



-Jakina, ulertzen dut, zure sakelera ez doazen sosak...



-Ain Mazel b'Yisrael!





Bai horixe. Gogoratu egin dut bidaia agentzia nuela etorri zitzaidan "borroka" piurako bikotea, anaia-arrebak. Neska oso jatorra, atsegina. Mutikoa ordea astakilo galanta; sartzerakoan ez zidan agur imintziorik egin. Hori bai, nire mahaiaren aurrean eseri orduko zera bota egin zidan blaust:

-Aizu, arrebak konbentzitu nau honaino etortzeko; baina, nik ez ditut batere gustuko zurea bezalako agentziak, jende xeheari dirua lapurtzeko propio antolatutako negozio bat zaretelakoan nago.


-Ondo ba. Nora joan nahi zenukete?


-Nahi genuke joan-etorriko hegaldi bat Salto de Negrora joateko.

-Ederto, Las Palmaseraino bi hegaldi eta beste bat bueltan zure arrebarentzat, ezta?




Egun ikaragarri ederra bigarren etxera bueltatu eta familia txikiarekin biltzeko. Bitartean gure amarenean biok bakarrik, holaxe utzi gaituzte eta, bart bizi osoko adiskideekin afaritan, barre handiak, hitz aspertu goxo-goxoak, ez dakit zenbat urtez elkarrekin eta beti bezain goxo, horrez gain Iruñakoa, lagun zinez jatorrak ezagutzeko parada ezin hobea, baita ez hain berriarekin kezkatuta ere, baina holakoxea da bizitza, ibilaldi ederrak atzokoa eta gaur goizekoa, gero eta sasoitsuago ikusten dut nire burua, egia ondo esanda. Hau guztiau bilduta zoriontasun printzak direlakoan nago, alegia. Halere, zer dela eta betiere, etengabe, gogoan izan behar dudan zoriontasun lauso hau noiz edo noiz, ustekabean edo, izorratzeko arrisku handia dagoena? Izango al dut amaginarreba zain Oviedoko etxera iritsitakoan?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...