viernes, 10 de enero de 2020

ASTEKOAK


Zergatik ez esan? Sarri askotan izaten gara gure nondik norakoek, hots, hartutako erabakiek zein egindako huts edo okerrek, euren gorputzak iltzez josi dituzten panpinak, alegia.





Etsiak harrapatuta, gaurdaino alperrik galdutako denboraren sentsazioa, dena zure aldamenean erreskadan amiltzen ari delakoan zaudenean, taxuzko zein probetxozko ezer egin ez duzulakoan, zure buruari dena ekinaren ekinez ere alperrikakoa dela aitortu beharrean zaudenean, errotik okertu zarela asmatzen duzunean, zure inguruan dena gezur eta etsai izan dela onartu behar duzunean, hitz zuriak nonnahi antzematen dituzunean, zure buruaz ere asper eginda zaudenean, duzun egiazko lagun bakarra etengabeko porrota zaizunean, orori diosal egin nahi diozunean, bide berriak jorratu beharrean zaudenean, etsiaz ere neke eginda zaudenean.




Iritsi naiz, aspaldiko partez, lan eguneroko kafetegira. Orduan, ezagun ditudanoi gizalegezko "Urte berri on" bota eta segituan nire txokora egunkarian murgiltzera propio, bertan zegoen giroa, eta hau diot batere exajeratzeke, "back to the 30 years" zelako. Aditzeko modukoa zen langile xumeak diren bezero gehienenak, suminduta omen zeuden ETA zein katalan golpisten gobernu berriarekin. Jakina, hitz bat ere ez delako gobernu berriaren neurri sozialei buruz, ustez beraiei leguntzeko propio asmatuak edo. Dena zen España se rompe eta abar, dena min eta deitore, vamos a acabar como Venezuela. Nolatan inon eta inorekin moldatu behar, nire patua ei da betiere lekuz kanpo egotea, ipurterre porrokatua eta gogara gainera.





Ikasturte hasieran etxerako lanak batere gustuko ez zituela esan zien bere ikasleei. Ikasturtea aurrera joan ahala gero eta etxerako lan gehiago jartzen joan zitzaien. Gabonetako oporretarako gure txikerra etxeko lanez gainezka, leporaino, dago; egia esanda, eta kanpotik etorri garenez gero, egun osoan landalan, jotake, asteartea, eskolara itzultzeko eguna, baino lehenago bukatze aldera.

Nork ez du izan halako irakasle ahobero, itxurazale, inuzenterik, normalean oso gazteak direnak, lanean hasi berriak, zenbat eta gehiago agindu, orduan eta gutxiago egin. Edo bestela esanda: Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...