domingo, 25 de abril de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA



LIBERTATEA

- Haurrak bagina bezala tratatzen gaituzte!

- Kalean, atari zabalean, ezin zara kutsatu, ez eta kalea bete jende ere!

- Erregearen Koparenak ez du zerikusirik EAE bizi ari den pandemiaren igoera ikaragarriarekin!

- Atsegin ez zaidan oro agintarien gezurra edo manipulazioa da!

- Libre izan nahi dugu ezer gertatzen ari ez balitz bezala bizi ahal izateko, herioa beti beste batzuen atzetik balebil bezala!

- Konfinatzen gaituztenek herria hondatu nahi dute auskalo zer dela eta...

- Nor dira adituak guk pandemiari buruz guk baino gehiago dakitela esateko, nor?

- Errua beti izaten da Urkullurena... edo Sanchezena, asasinoak!



Literaturaren botere mitifikatzaile liluragarria.
Gutxi edo batere, batik bat euskeraz datu guztien arabera, irakurtzen ez duen euskaldungoak idazle baten etorrera ospatzen du erbestean hainbat hamarkadaz bizi eta gero. Idazle benetan ona, jasoa bezain oparoa, fundameduzkoa, denon antzera ere eztabaidagarria zenbait testutan, nork bere gustuak edo. Halere, gaur bertan, merezimendu osoz, jakina, ongietorrika ari den asko eta askori zein den idazle honen idazlanik aipagarriena galdetzekotan, baliteke batek baino gehiagok erantzutea: "Kortaturen Sarri-sarri kanta, ezta?"




Oviedo aldean bizimodu sozialik batere egiten ez dugunez ez ditut alerta egoerak eragindako "etxeratze aginduaren" nondik norakoak behar bezala, gordinean, ezagutu, bizi izan. Bart gauean, bi lagunminekin geratu nintzela arratsaldean iazko urritik gero elkar ez ikusitakoan, pil-pilean ezagutu ahal izan nuen. 6tik 8etara terrazetan hozkirriak dar-dar, hirurotako baten etxean 9.30ra arte handik nirera bueltatzeko kotxera bidean antxintxika hiriaren beste muturrean. Izan ere, Frantzian edo Dublin aldean sentitu nintzen etxera kakeak erabat edo hustu aurretik heltzearren, hau da, kaleetan barrena arin-arin uniformedunen batek ezer esan ez ziezadan, ia kale guztietan topatzen nituen lagun taldeei abisu edo errieta garbia egiten zieten udaltzain zein ertzainak sahiesteko moduan beranduegi omen zen eta. Desatsegina, oso, ondotxo, bapatean denok nebarezarora itzuli bagina bezala, jakinda ere zein den zioa, jokuan zer den, noiz edo noiz dena behingoz bukatuko delakoan egonda ere. Hala eta guztiz ere, gogorra da oso gozatzen genuen berezko askatasuna hain murriztuta ikustea. Bai, jakin badakigula gainerakoekiko elkartasuna eta gure eguneroko lehentasunak modu egokian orekatzea zein zaila den, batez ere egoera petral honi aurre egiteko ezinbesteko ahaleginei eustea denbora aurrera joan ahala gero eta gogorragoa, asperra gero eta nagusiagoa, egiten denean, asperra. Espero dezagun, beraz, pandemia pasa eta gero egindako ahalegin guztiok merezi izana, hau da, benetako zentzurik edo izatea.



MASKARAK IV

Sarri baino askotan jantzi behar duzuna nahitaez, batez ere aurrean duzun pertsonak asma ez dezan ematen dizun nazka edo berari ematen gustatuko zitzaizun zaplastekoa.

MASKARAK III
- Ba zu ezagututa ez duzu ematen hain...
- Hain moko luzea?
- Horixe!
- Uste duzulako egun osoan edonorekin eta edonola mokoka ibili behar dudala?
- Orduan ezta hain luzea?
- Ez, mokoa ez.

MASKARAK II

Eta atzo maskarei buruz gogoeta egiteko zabaldu nuen atal honetan gainontzekoek euren gogara gu ikusteko jartzen dizkiguten maskarei buruzkoa; ipurdiak bezainbeste eta denak printzipioz erdipurdikoak ere bai.

MASKARAK 1

-Zer esan nizuen nik? Bizi osoan denon aurrean maskaratuta inork ni egiatan nolakoa naizen inondik inora asma ez dezan, eta oraingoan gainetik ezin kendu. Espero dut Covidekoarekin ere berdin ez suertatzea, pandemia bukatu eta gero.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...