martes, 7 de junio de 2022

"EPELAK" BADITÜZÜ... ETA TERRORISTAREN ZURIKETA


 

- Zuk zelan definituko zenuke delako Euskalgintza?
- Gordinik esanda?
- Bestela ez nizuke galdetuko...
- Begira ba. Lander Garro bezalako idazle zaildu batek honako hau dio, eskubide osoaz noski, bere iritzia, ikuspuntua, delako:
"Nire literaturan etengabeko borroka hori izan dela uste dut: nola desmuntatu Espainiako kuartelen batean pentsatu eta eraikitako terroristaren figura. Nola erakutsi zer dagoen horren azpian. Zeren terrorista gezur bat da, propaganda militarra, pertsonak deshumanizatzeko ahalegina. Eta niretzat horren kontrako antidotorik interesgarriena da detailea, singulartasuna. Erakustea pertsona bakoitza dela singularra, bera den modukoa dela." https://www.argia.eus/argia-astekaria/2780/lander-garro
- Eta?
- Eta delako Euskalgintzan ez da sortzen inolako eztabaidarik. Hori dut nik euskalgintza.
- Baina, zer dela eta? Akaso zu guardia zibilaren aldekoa al zara? Terroristak humanoak ez direlakoan al zaude?
- Ez bata eta ez bestea, jakina. Halere, Garrorena oso iritzi eztabaidagarria begitantzen zait. Izan ere, Lander Garro terroristaren erantzukizun kriminala nola edo hala, kosta ahala kosta, zuritzen ari dela uste dut.
- Jakina, zu errelato ofizialaren aldekoa zara, ETA euskal gatazkaren errudun bakarra dela aldarrika, ezta?
- Bakarra ez, baina bai nagusia. Eta nik ere hori aldarrikatzeko eskubide osoa dudala uste dut, Garrok beste. Areago, Garrorekin bat nator, erabat, elkarrizketan dioen gauza batean.
- Benetan?
- Bai, motel, dioenean: "Uste dut Euskal Herrian mundu guztia saiatzen dela disimulatzen bere posizio politikoa. Eta fin agertzen, ez zaratarik ateratzen. Pertzepzio bat dago: boterearen atzaparrak luzeak direla eta kontuz ibili behar dela. Nik uste pertzepzio hori mundu guztiak daukala. Izu hori. Inork ez dugu esaten horrela, hain garbi, baina uste dut hor dagoela: "Ufa, hau esaten baldin badut edo hemen agertzen baldin banaiz, jarriko didate etiketa eta agur. Orduan, agertu nadin ahalik eta profil baxuenarekin. Adibidez, presoen aldeko zerbait sinatu, baina elkartasun humanista batetik". Alderdi berdinak boterean urte pila bat daramatzan leku batean bizi gara, normala da hori gertatzea."
- Epelak...
- Bai. Eta horrenbestez delako euskalgintza Xiberoko kantu oso famatu batek ezin hobeto definituko lukeelakoan nago: ""Epelak" baditizu bere bi hegalak/Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat..."
- Eta hau guztiau ez al da dagoeneko oso aspergarria?
- Hori da arriskua, hori!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...