martes, 7 de junio de 2022

TXURIAK ETA BELTZAK BETI DANTZAN


 

- Eta gu orain zer gara, GSKkoak ala AZGAkoak?
- Esan nahi duzu Donostiako Alde Zaharrean joandako larunbateko liskarren harira, ezta?
- Bai noski.
- Ba, begira, gu gara oinaztarrak ala ganboatarrak, beaumontarrak ala agaramontarrak, liberalak ala karlistak, espaniar abertzaleak ala...
- Labur bilduta, betiere txuriak ala beltzak, ezta?
- Antza denez...
- Orduan, beti lehengo lepotik burua, ezta?
- Gure patua omen...
- Ondo ba, ulertzen dut; baina, gauzatxo bat. Nori axola dio gure gerra txiki berri honek?
- Inori ez.
- Ezta guri ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EUSKAL IDAZLE IKONIKOA

        - Bart gauean azaldu zitzaidan ametsetan Gabriel Arestiren mamua. - Zer ba? - Euskarazko idazle inonikoaren dekalogoa ematearren. - ...