miércoles, 29 de junio de 2022

ETSIAREN BATZARRA


 

NATOren batzar nagusiaren inguruko dena ezin etsigarriagoa suertatzen ari da; estatu bakoitzaren gastu militarra areagotu beharra, etsai zahar eta berriak zehaztea, Turkiak Finlandia eta Suediari blokeoa kentzea Ankarak PKK-kotzat edo YPGkotzat jotzen dituen 28 pertsona Suediatik Turkiara, eta beste hamabi Finlandiatik, estraditatzearen truke...
Eta hau guztiau gutxi ez bailitzan etorkizuneko mundu mehatxuak gogoratu dizkigute: Putinen Errusiak eragindako iraultze estrategikoa Ukraniako gerraren kontura, Txinarekiko lehia munduko nagusigoa lortze aldera, Errusiak, Txinak eta NATOren hainbait kidek beraiek Afrika aldean batik bat sustatzen duten terrorismoa, mundu mailako gerra zibenertikoa...
Benetan, koskortu ginen urteak pasa ahala mundua ziurragoa, baketsuagoa, bidezkoagoa izango zen ustean, besteak beste globalizazioak garapen teknologikoarekin batera dena erraz eta azkarragorik egingo zuelakoan; baina, bai zera!, gizadiak ez du konponbiderik, ez eta inoizko hobea izateko inolako asmorik ere. Homo homini lupus, gizakia gizakiarentzat otso, bai, lehen, orain eta beti.
Eta hau guztiau gutxi ez balitz bezala ere, atzoko eguzki bero goxoaren ostean gaurko euri hotz eta samina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...